151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Xehetasun-azterketa, 17. poligonoko 344. lurzatian, Badostaingo Udal Planeko UO-2 unitatean. Hasierako onespena, isiltasun positiboz

Bi hilabete igaro dira, eta epe hori dago ezarrita uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 eta 74 artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), xehetasun-azterketaren dokumentazio osoa aurkeztu zenetik Udal Erregistroan (xehetasun-azterketa, 17. poligonoko 344. lurzatian, Badostaingo Udal Planeko UO-2 unitatean), eta, hala, hasiera batez onetsi da, isiltasun positiboz, aipatutako xehetasun-azterketa, eta iragarki honen bidez betetzen da argitaratze eta komunikatze betebeharra, sustatzaileak duena, aipatutako aldaketari dagokionez.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Iruñean, 2022ko uztailaren 12an.–Juan Pablo Salvatierra.

Iragarkiaren kodea: L2210033