151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa puntuala, Tafallako HAPOko AR-2 sektoreko UB-5 unitateko birpartzelazioan. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak egin osoko bilkuran, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

“Tafallako Udaleko Osoko Bilkuraren erabakia, 2022ko ekainaren 28koa, zeinaren bidez behin betiko onesten baita HAPOko AR-2 banaketa eremuko UB-5 unitatearen aldaketa puntuala.

Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko martxoaren 8ko erabakia, zeinaren bitartez hasiera batez onesten baita “Tafallako HAPOko AR-2 banaketa eremuko UB-5 unitatearen birpartzelazio proiektuaren aldaketa puntuala”, J.J.S.R.-k sustatua, kentzeko garaje mankomunatu bat egiteko baldintza, beste unitateetan egin den bezala.

Kontuan hartuz, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), AR-2 sektoreko UB-5 unitatearen birpartzelazioaren aldaketa puntuala hasiera batez onetsi ondotik jendaurrean egon dela hilabetean, 2022ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 31n iragarkia paratuta, bai eta Foru Komunitatean argitaratzen diren Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan ere, 2022ko martxoaren 24an, eta epe horretan ez dela alegaziorik aurkeztu.

Udal Zerbitzu Teknikoek maiatzaren 10ean eman zuten behin betiko onespenaren aldeko txostena.

Hirigintzako Informazio Batzordeak aldeko irizpena eman zuen 2022ko ekainaren 21ean egin bilkuran.

Betetzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan xedatua, eta bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c) artikuluan xedatuarekin, bai eta azaldutako guztiarekin ere, Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak,

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea “Tafallako HAPOko AR-2 sektoreko UB-5 unitatearen birpartzelazioaren aldaketa puntuala”, J.J.S.R.-k sustatua, kentzeko etxe-saileko garajeak elkartzeko baldintza, bai eta hori egin ahal izateko finka horietan eratutako zortasuna ere.

Bigarrena.–Behin betiko onespena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoan.

Hirugarrena.–Espediente osoaren kopia bat igortzea Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, zehazki, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, erabakia hartu eta hurrengo 10 egunen barnean, jarraikiz urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) eta 9. artikuluei (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua).

Laugarrena.–Sustatzaileari eta interesdunei jakinaraztea onetsitako aldaketa Jabetza Erregistroan inskribatu beharko dutela.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari eta interesdunei, ohartaraziz erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta haren aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.–Ohartaraztea onetsitako araudiaren aurka, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xedatutakoak ez ditu ukatzen Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), ez eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatua ere (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea, gainerako administrazio publikoei dagokienez).”

Tafallan, 2022ko ekainaren 30ean.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2209965