151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 484. lurzatian. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2022ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 1. poligonoko 484. lurzatiari dagokion xehetasun-azterketa, Vicarli Handling SAk sustatua (205/2022 esp.), solairuartearen ezarpena legeztatzeko.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2022ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209967