151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Akats zuzenketa, honako honen behin betiko onespenari loturik argitaratu zen araudian: AR-1 eremuko UE-1 unitateari buruzko ordenantzen 6. artikuluaren aldaketa

Esteribarko Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, behin betiko onetsi zuen Esteribarko Arau Subsidiarioen aldaketa xehatua, Ollokiko AR-1 eremuko UE-1 unitateari buruzko ordenantzen 6. artikuluan, Coral Homes SLUk sustatua. Horren iragarkia 2021eko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an.

Akats bat atzeman denez argitaratu zen araudian, haren edukia berriz ere ematen da argitara.

Esteribarren, 2022ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210041