151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Hiri-jarduketarako plan berezia, bide publikoaren okupazio iraunkorrerako, arkitektura oztopoak kentzeko.
Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2022ko ekainaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat bide publikoaren okupazio iraunkorrerako, arkitektura-oztopoak kentzeko, jabeen erkidego hauek sustatua: Maistren kalea 3; Elizako zeharkalea A1; Joaquín Azcárate 16; eta Ermita 11. Horiek bat datoz Burlatako 2. poligonoko 98., 99., 100. eta 101. katastro-lurzatiekin.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Burlatan, 2022ko uztailaren 13an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210024