151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Plan Orokorreko APD-R2 unitatea garatzeko. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2022ko ekainaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Udal Plan Orokorreko APD-R2 unitatea garatzeko, honako hauek sustatua: GTI Gestiones y tasaciones inmobiliarias SL, Farcira SL, Isga Inmuebles SAU, Burlatako Erredentzioko Amen Komentua, eta N-20 Soluciones 2015 SL.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Burlatan, 2022ko uztailaren 13an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210022