151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Etxaburua kaleko 1ean.
Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2022ko ekainaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, etxebizitza erabilera izateko Etxaburua kaleko 1 zenbakiko beheko solairuan, Electricidad Abasto SLk sustatua eta Txabi Pérez Andrés arkitektoak prestatua, bat etorriz 2022ko apirilaren 27an aurkeztutako agiriarekin.

Hirigintzako dokumentu hori argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Berriozarren, 2022ko uztailaren 13an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210010