151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun azterlana 7. poligonoko 301. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalbatzak 2022ko maiatzaren 18an egindako bilkuran behin betiko onartu zuen 7. poligonoko 301. partzelako –Itzea karrika 8– xehetasun azterlana, etxebizitza-blokeko eraikinaren mendebaldeko fatxadaren lerrokadurak eta bolumena aldatzeko, igogailu bat jarri ahal izateko, arkitektura-oztopoak kentzea xede. Sustatzailea Comunidad de Propietarios Itzea karrika 8 da.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki hori eta onartutako testu arauemailea argitaratzen dira.

Beran, 2022ko uztailaren 6an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Xehetasun azterlana (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209977