151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiri jarduketarako plan berezia Ordoki industrialdeko UE-1 egikaritze-unitatean. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2022ko ekainaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, 13. akordioan erabaki zuen behin betikoz onestea hiri jarduketarako plan bereziaren proiektua Ordoki industrialdeko UE-1 egikaritze-unitatean, Obras y Construcciones Miguelene SLk sustatutakoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta onetsitako planaren testua.

Baztanen, 2022ko ekainaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Hiri jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209974