151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiri-jarduketarako plan berezia Elizondoko 16. poligono 215 lurzatian. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2022ko ekainaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, 12. akordioan, erabaki zuen behin betikoz onestea Hiri-jarduketarako plan bereziaren proiektua Elizondoko 16. poligonoko 215 lurzatian, Iñigo Ballarena Galarreguik sustatutakoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta onetsitako planaren testua.

Baztanen, 2022ko ekainaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Hiri Jarduketarako Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209973