151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Urbanizazio proiektua, Beramendin jarduera ekonomikoen eremua egiteko. Behin betiko onespena

Basaburuko Udalak, 2022ko ekainaren 30ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Beramendin jarduera ekonomikoen eremua egiteko urbanizazio proiektua, Basaburuko Udalak sustatua.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74., 79., 133., 134. eta 168.etik 170.era bitarteko artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Basaburuan, 2022ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2209691