151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Xehetasun-azterketa, 7. poligonoko 508. lurzatian.
Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2022ko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat 7. poligonoko 508. lurzatirako (Padre Madoz kaleko 14 zenbakia), Víctor Esparza Lafuente arkitektoak prestaturiko 2022ko martxoaren 6ko agiriaren arabera. Sustatzailea Ainhoa Echeverria Jimeno da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2022ko uztailaren 7an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209993