151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

276E/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako osasun sistema publikoa Humanizatzeko Estrategiaren Aholku Batzorde Teknikoaren osaera.

Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 205E/2018 Foru Aginduaren bidez sortu zen Nafarroako osasun sistema publikoa Humanizatzeko Estrategiaren Aholku Batzorde Teknikoa, aholkularitza teknikoko organoa izan zedin osasun sistema publiko osoa humanizatzeko estrategiarekin lotutako ekintzak diseinatzeko.

Behin estrategia prestatuta, beharrezkoa da estrategia horretan parte hartzeko eta hura bultzatzeko organoak izatea, kontuan hartuta estrategiaren helburua dela osasun sistemak eskaintzen dituen zerbitzuak pazienteen autonomiaren gaineko kontzientziazio handiagoarekin bateratzea eta jardun profesionalak haien beharren arabera bideratzea. Horretarako, batzorde hori eratu zen, diziplina anitzeko ordezkaritzarekin eta osasun-sistema publikoko arreta-eremu guztien parte-hartzea integratuz. Helburua da faseak zehaztea humanizazioa emeki-emeki txertatzeko Nafarroako osasun zerbitzu publikoen zereginean, lehentasunak ezartzeko eta egindako ekintzen balioa nabarmentzeko.

Aldaketak izan direnez osasun egituretan eta lanpostu batzuen erantzukizunetan eta kide batzuek erretiroa hartu dutenez, beharrezkoa da Batzordearen osaera aldatzea, sustatuko bada Nafarroako osasun sistema publikoaren Humanizatzeko Estrategiaren ekintzak gauzatzeko helburua.

Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuaren proposamen-txostenaren bidez, proposatu da Nafarroako osasun sistema publikoa Humanizatzeko Estrategiaren Aholku Batzorde Teknikoko kideak aldatzea.

Maiatzaren 25eko 205E/2018 Foru Agindu horrek, 3. aginduan, aholku batzorde tekniko horren osaera ezartzen zuen. Kide berriak Osasuneko kontseilariaren foru agindu bidez izendatu behar dira.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako osasun sistema publikoa Humanizatzeko Estrategiaren Aholku Batzorde Teknikoaren osaera aldatzea (batzorde hori Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 205E/2018 Foru Aginduan ezarri zen). Hona hemen kideak:

–Geno Ochando Ortiz, Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko zuzendaria, batzordeburua izanen dena, Osasun Departamentua ordezkatuz.

–Asun Rey Escalera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Herritarren eta Erien Arretarako Zerbitzuko burua, Batzordeko idazkari lanetan arituko dena.

–Javier Apezteguía Urroz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritzako zuzendaria.

–Marta Ancín Pagoto, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Osasun Zainketen zuzendaria.

–Milagros Larráyoz Dutrey, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria.

–Sergio Ladrón Arana, Osasun Mentaleko Kudeatzailetzako Zainketa Tekniko Asistentzialetarako Zerbitzuko burua.

–Rodolfo Montoya Barquet, Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko burua.

–Ana Campillo Arregui, Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

–Judith Ansorena de Paul, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Detekzio Goiztiarreko Ataleko Erizaintza eta Kudeaketa Unitateko burua.

–Pilar Abaurrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako Arreta eta Zainketa Soziosanitarioen Unitateko burua.

–Elena Antoñanzas, Osasun Departamentuko Osasun arloko Herritartasunaren eta Aseguramenduaren Ataleko burua.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2022ko uztailaren 5ean.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2209826