150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Zabalgo 23. poligonoko 5. lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2022ko uztailaren 4ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Zabalgo 23. poligonoko 5. lurzatiaren eremuan, Leoncio Javier Garcia Berzalek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatutako egunkarietan argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina); orobat, ukitutako jabeei eta Zabalgo Kontzejuari jakinaraziko zaie, azter dezaten eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Deierrin, 2022ko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2209731