150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Akats zuzenketa, AR-2 unitateko 31. poligonoko 364. eta 365. lurzatien birpartzelazio eta urbanizazio proiektuen behin betiko onespenean

“Tafallako Udalaren Gobernu Batzarraren erabakia, 2022ko ekainaren 28koa, onesten duena zuzentzea AR-2 banaketa eremuaren birpartzelazio proiektuko SGD (kirol sistema orokorra) lurzatia.

Tafallako Udalak, 2004ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, AR-2 banaketa eremuko plan partziala onetsi zuen, eta argitara eman zen 2004ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 29an, eta 2015eko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 6an.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko apirilaren 24n hartutako erabakiaren bitartez onetsi zen AR-2 unitatea birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektua, eta argitara eman zen 2007ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 13an.

Ondoren, 2009ko abuztuaren 11ko Tokiko Gobernu Batzarrean, behin betiko onetsi zen honako proiektu hau: “31. poligonoko 364. eta 365. lurzatietako finkak normalizatzeko proiektua, AR-2 banaketa eremuko 296. finkari (kirol sistema orokorra) eta 5. berdeguneari dagokiena”. Proiektu horrekin aipatu lurzatiak berriro konfiguratu ziren (azalera globalei eutsiz, mugak berriz marraztu ziren).

Azkenik, finka horren deskribapenean beste inskripzio bat egin zen Erregistroan 2008. urtean, futbol-zelaiaren obra berriaren deklarazioa sartu zenean.

Tafallako 31. poligonoko 364. lurzatia inskribatua dago Tafallako 1. Jabetza Erregistroko 2106. liburukian, 34. liburuan, 44. folioan.

Espedientean justifikazio-txosten bat dago, eta, bertan, hirigintza-tresnak, plan partziala eta birpartzelazio proiektua aztertu ondoren, akats bat atzeman da birpartzelazio proiektuan, bereziki gaur egun Tafallako 31. poligonoko 364. katastro-lurzatia osatzen duen SGD (kirol sistema orokorra) ondoriozko lurzatiaren deskribapenean. Akats hori akats materialtzat edo egitatezkotzat kalifikatu behar da.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Tafallako Alkatetzak Tokiko Gobernu Batzordeari eskumenak eskuordetzeko uztailaren 8ko 6/2020 Dekretuaren bidez, azken organo horren esku utzi zen hirigintza-kudeaketako proiektuak onesteko eskumena, eta, ondorioz, ulertu behar da horiek aldatu, berrikusi edo zuzentzeko eskumena ere barne hartzen duela.

Ikusirik Jarraipen eta Kontrol Batzordearen data honetako irizpena, eta horrekin bat, Gobernu Batzarrak:

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa.–Zuzentzea Tafallako Hiri-antolamenduko plan orokorreko AR-2 banaketa eremua birpartzelatzeko proiektua, honela:

Ondokoa zioen lekuan:

296.–SGD lurzatia (kirol sistema orokorra).

Azalpena: SGD lurzatia (kirol sistema orokorra), Tafallako Udal Planeko AR-2 exekuzio unitatekoa. Hirurogei mila hirurehun eta hirurogeita lau metro koadroko azalera du (60.364,00 m²). Zuzkidura sistema orokorraren erabilera du. Mugak: iparraldean, belodromoa eta ondoriozko Z.V.7 lurzatia, berdegune publikoa izatekoa; hegoaldean, ondoriozko Z.V.5 lurzatia, berdegune publikoa izatekoa; ekialdean, ondoriozko V.9 lurzatia, bidea izatekoa; eta mendebaldean, ondoriozko V.11 lurzatia, bidea izatekoa.

Honako hau esan behar du:

296.–SGD lurzatia (zuzkidura sistema orokorra).

Azalpena: SGD lurzatia (zuzkidura sistema orokorra), Tafallako Udal Planeko UE AR-2 exekuzio unitatekoa. Hirurogei mila hirurehun eta hirurogeita lau metro koadroko azalera du (60.364,00 m²); horietatik 53.717,56 m² kirol sistema orokorrari dagozkio, lehendik dagoen belodromoa barne, eta 6.646,33 m² zuzkidurako hiri-lurzoruko sistema orokor gisa gelditzen dira. Mugak: iparraldean, Tafallako Udal Planeko AR-2 exekuzio unitateko ZV7 ondoriozko lurzatia, berdegunea izatekoa; hegoaldean, ondoriozko V.12 lurzatia, bidea izatekoa; ekialdean, V.9 bidea; mendebaldean, Tafallako Udal Planeko AR-2 exekuzio unitateko ZV 5 lurzatia, berdegune publikoa izatekoa.

Beraz, honela gelditzen da erregistroan inskribatu beharreko finkaren egungo deskribapena, finkak normalizatzeko proiektuak eta obra berriaren deklarazioa kontuan hartuta:

SGD (zuzkidura sistema orokorra).

SGD lurzatia (zuzkidura sistema orokorra), Tafallako Udal Planeko UE AR-2 exekuzio unitatekoa. Hirurogei mila hirurehun eta hirurogeita lau metro koadroko azalera du (60.364 m²); horietatik 53.717,56 m² kirol sistema orokorrari dagozkio, lehendik dagoen belodromoa barne, eta 6.646,33 m² zuzkidurako hiri-lurzoruko sistema orokor gisa gelditzen dira.

Mugak: iparraldean, Tafallako Udal Planeko AR-2aren birpartzelazio proiektuko ZV7 ondoriozko lurzatia, berdegune publikoa izatekoa; hegoaldean, ondoriozko V.12 lurzatia, bidea izatekoa; ekialdean, V.9 bidea; mendebaldean, Tafallako Udal Planeko AR-2 exekuzio unitateko ZV 5 lurzatia, berdegune publikoa izatekoa.

Finka horren zati batean belar artifizialezko futbol-zelaia instalatuko da, zeinak iparraldeko, hegoaldeko eta mendebaldeko mugetan 364. lurzatia baitu, eta ekialdeko mugan, berriz, 364. lurzatia eta ondoriozko V.9 lurzatia (bidea). Instalazio horrek honako hauek barne hartzen ditu: belar artifizialezko futbol-zelaia, sei mila seiehun eta hamabost metro koadrokoa; zoladura, mila laurehun eta zortzi metro koadrokoa; aldagelak, laurogeita lau metro eta berrogeita hamar dezimetro koadrokoa; eta ponpa-etxola, bost metro koadrokoa.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Tafallako 1. Jabetza Erregistroari.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Tafallan, 2022ko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2210014