150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoa aldatzea,
eta ondare-ondasunen kalifikazioa ematea. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2022ko uztailaren 14an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen gehiengo osoarekin. Hona haren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea jabari publikoko espazio honen kalifikazio juridikoaren aldaketa: bideetarako espazioa, San Adriango Planemanduko arau subsidiario zaharretako AR-17 banaketa eremukoa –gaur egun Udal Plan Orokorreko 9. sektoreko 3. banaketa eremua–, okupatzen dutena CT “ISLA 2” (5842 zenbakia) transformazio zentroak, San Adriango Udalaren ondareko lurzati batzuei erantsia (katastroko 1. poligonoko 1512. eta 1515. lurzatiak), eta CT “ISLA 3” (5561 zenbakia) transformazio zentroak, Udalaren ondareko lurzati bati erantsia (katastroko 1. poligonoko 1513. lurzatia). Espazo hori jabari eta erabilera publikoko ondasun izatetik ondare-ondasun izatera pasako da, erabilera eta bide zortasuna eratu ahal izateko, zeina ematen baitio San Adriango Udalak I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari.

Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena.–Zortasun horiek eratzeak ekar dezakeen gastua ordainduko du aipatu banaketa eremuko erakunde urbanizatzaileak”.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, bidezko jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoarekin.

San Adrianen, 2022ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2210029