150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

193/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 15ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 21eko 88/2021 Foru Agindua, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren bulego mailako egitura organikoa ezarri zuena.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Gero, abuztuaren 14ko 85/2019 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, zuzendaritza nagusien mailakoa, eta urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen atalen mailetaraino.

Azkenik, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 21eko 88/2021 Foru Aginduaren bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren bulego mailako egitura organikoa ezarri zen. Agindu horren 19. artikuluan, Zerbitzuen Koordinazio Bulegoa arautzen da, zeina Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzuko Protokolo Atalari atxikita baitago, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren esparruan.

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak, bere Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzuaren bitartez, proposatu du Zerbitzuen Koordinazio Bulegoa kentzea, horren ordez Koordinazio eta Kudeaketa Administratiboaren Atala sortzeko. Horrela, egitura ez da handituko, eta postu horretan erabilgarri dagoena atal berrirako erabiliko da.

Hori dela eta, beharrezkoa da Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren bulego mailako egitura aldatzea, indarrik gabe utziz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 21eko 88/2021 Foru Aginduaren 19. artikulua; izan ere, foru agindu horren bidez ezarri zen Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa bulegoen mailan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eskuordetzen dizkidan ahalmenekin bat etorriz,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 21eko 88/2021 Foru Agindua, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren bulegoen mailako egitura organikoa ezartzen duena. Zehazki, foru agindu horren 19. artikulua indarrik gabe uzten da, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzuen Koordinazio Bulegoa arautzen duena, hain zuzen.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko uztailaren 15ean.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2210038