150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Dirulaguntzen deialdia, 2022/2023 ikasturtean Lehen
eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zikloetan matrikulatutako ikasleek nahitaezkoak dituzten testu liburuen eta ariketa koadernoen gastuaren zati bat ordaintzeko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 639113.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/639113).

Lehena.–Onuradunak.

Laguntza hauek eskola-adineko adingabeak dituzten familiendako dira. Adingabeek egon behar dute Azkoiengo udalerrian erroldatuta eta Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta 2022-2023 ikasturtean.

Bigarrena.–Xedea.

2022-2023 ikasturtea hasteak dakartzan gastuen zati bat ordaintzea, apalagoa izan dadin nahitaezko zenbait testu-libururen gastua, Nafarroako Gobernuak bere gain hartu ez duenean doakoak izateko, baita hurrengo ikasturterako ezinbestekoak diren ariketa koadernoen gastua ere.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdiaren zenbatekoa 8.000 eurokoa izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko irailaren 16an amaituko da, ostiralarekin.

Azkoienen, 2022ko uztailaren 14an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2210003