150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2022ko ekainaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, kontu-hartzailearen lanpostua A mailan kokatzeari buruzkoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Mendabian, 2022ko uztailaren 1ean.–Alkatea, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2209672