150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Lodosako balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Lodosako Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian (https://lodosa.sedelectronica.es/transparency/319508f0-4f44-4b89-b01e-0e898e70e911/). Interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahalko dituzte.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lodosan, 2022ko uztailaren 11n.–Alkate udalburua, Lourdes San Miguel Rojo.

Iragarkiaren kodea: L2209983