150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Kostuak banatzeko proiektua 3.2. tokiko sisteman. Hasierako onespena

Leitzako Udaleko alkateak ebazpena eman zuen 2022ko uztailaren 8an, Leitzako 3.2. tokiko sistemako kostuak banatzeko proiektua hasiera batean onesten duena, Udalak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 133. artikuluan xedatua aplikatu beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunek espedientea beren eskura izanen dute denbora horretan udal bulegoetan, azter dezaten eta alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Leitzan, 2022ko uztailaren 13an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2209984