150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGASA

Bertizaranako bi finkaren titulartasuna ikertzea (1486 eta 1484)

Legasako Kontzejuko Batzordeak, 2022ko ekainaren 25ean egindako bilkuran, honako finka hauen ikerketa-ekintza hastea erabaki du:

1.–Bertizaranako finka, 1486. zk. Finka mota: etxea. Hirikoa: Santa Leocadia etxea, Monte izeneko lekuan, ermitaren ondoan, Legasako jurisdikzioan, Bertizarana bailaran. Beheko solairua eta solairu bat ditu, eta berrogeita hamar metro koadroko azalera.

2.–Bertizaranako finka, 1484. zk. Finka mota: landa-finka. Landa-lurra: belagia, Biortegin, Legasako jurisdikzioan, Bertizaranako haranean. Hiru mila zazpiehun eta berrogei metro karratuko azalera du.

Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Araudiaren 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretua), erabaki hau jendaurrean jartzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki-oholean hamabost egunez argitaratuz, espedienteak eragiten dien pertsonek beren eskubideen alde egokitzat jotzen duten guztia alegatu ahal izan dezaten idatziz, beren alegazioen oinarri diren agiri guztiekin batera. Alegazio horiek hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dira, jendaurreko aldia bukatu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Legasan, 2022ko uztailaren 5ean.–Lehendakaria, Jesus Etxart Ansalas.

Iragarkiaren kodea: L2209941