150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Espartzako 10. poligonoko
156. lurzatian. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2022ko uztailaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Espartzako 10. poligonoko 156. lurzatian, María Jesús Videgain Irisarrik sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. eta 72. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2022ko uztailaren 13an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2209989