150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Udal Planean determinazio xehatuak aldatzea, mugak birdoitzeko UO-1 eta UO-2 unitate antolatuetan. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2022ko ekainaren 17an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planean determinazio xehatuak aldatzea, hots, mugak birdoitzea UO-1 eta UO-2 unitate antolatuetan, Olatz Nagusian, Galarko Udalak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2022ko uztailaren 13an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2209979