150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Larrasoañako 21. poligonoko
26. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, alkatetzaren 2022ko uztailaren 5eko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Larrasoañako 21. poligonoko 26. lurzatiko hiri-jarduketarako plan berezia, Aintzane Mangado Etulainek eta Eneko Iraizoz Tapiak sustatua, hiri-lurzoru finkatugabeko exekuzio unitate bat mugatzeko, Las Traseras kalearen eremuan, aipatu 26. lurzatia banantzeko eta etxebizitza berri bat eraiki ahal izateko, eraikigarritasuna handitu gabe.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2022ko uztailaren 13an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L2209998