150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdia, euskara ikasteko dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean (2021-2022 ikasturtea). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 639994.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria//639994).

Burlatako Udalak, bere Euskara Arloaren bitartez, euskararen ikaskuntza sustatzeko jarduerak bultzatzea proposatzen du, horrek sortzen dituen gastuen zati bat finantzatuz.

Hori ikusita, Burlatako Udalak dirulaguntzak emango dizkie, norgehiagoka-erregimenean, Burlatan erroldatuta dauden pertsona guztiei, baldin eta euskara ikasteko ikasketak 2021eko uztailaren 1etik 2022ko abuztuaren 31ra bitartean egiten badituzte.

Deialdi honetan aurreikusi ez den guztirako, Burlatako Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorra aplikatuko da (2021eko abuztuaren 9ko NAO, 185. zenbakia), Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 6ko 6/1990 Foru Legea, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.

Deialdi osoaren testua herritarren eskura dago www.burlada.es webgunean eta udal-bulegoetan.

Eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 1etik 30era izanen da.

Burlatan, 2022ko uztailaren 19an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2210105