150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

IRAGARKIA, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiarena, Goyo Sur 3592 izeneko meatze baliabideen ikerketa baimenaren iraungipenari buruzkoa. Baimenak Zaragozako eta Nafarroako probintziei eragiten die.

Energiaren Estatuko idazkariaren Aginduaren bidez, honako ikerketa baimen honen iraungipena deklaratu da:

Izena: “Goyo Sur”.

Zenbakia: 3592.

Ikertu beharreko baliabideak: C) ataleko gai guztiak, potasio eta sodio gatzak bereziki.

Udal mugarteak: Sause eta Undoze Lerda Zaragozako probintzian eta Zangoza Nafarroako probintzian.

Azalera: meatzaritzako 29 lauki.

Eta hori jakitera ematen da, honako hauetan xedatutakoari jarraituz: Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 78.2 artikulua, 1978ko abuztuaren 25eko Meatzaritzako Araubidearen Erregelamendu Orokorraren 101.5 artikulua eta erauzketa industrietako hondakinak kudeatzeko eta meategiko jarduerek ukitutako eremua babestu eta lehengoratzeko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 6. artikulua.

Iruñean, 2022ko ekainaren 16an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2209769