150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2022ko ekitaldiko transferentzia arrunten bidez toki-erakundeek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren banaketa jendaurrean jartzea.

Martxoaren 22ko 7/2022 Foru Legearen bidez ezartzen da transferentzia arrunten bidez toki-erakundeek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren banaketa.

Arau horretan xedatutakoa kontuan hartuta, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak txosten-proposamena egin du eta bertan zehazten dira kalkulua egiteko erabilitako aldagaiak eta Nafarroako udalei eta kontzejuei 2022ko ekitaldiko transferentzia arrunten funts gisa dagozkien zenbatekoak.

Administrazioen arteko lankidetzaren printzipioari jarraikiz, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 3.1.k artikuluan xedatutakoa, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikulua aplikatuz, 10 egun balioduneko epea ematen zaie toki-erakundeei, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, dokumentazioa azter dezaten eta, hala badagokio, egoki iritzitako alegazioak telematikoki aurkezteko.

Alegazioak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, eta zuzendu behar dira Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzura.

Informazio osoa esteka honen bidez eskuratzen ahalko da:

https://administracionlocal.navarra.es/areas/SGCE-Repartofondotransferenciascorrientes

Iruñean, 2022ko uztailaren 22an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendari Nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2210273