150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

69/2022 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena ukatzen baita Esteribarko, Anueko, Olaibarko, Oltza Zendeako eta Orkoiengo udal-mugarteetan energia elektrikoa ekoizteko instalazio honetarako: “Navarra 4 haize-parkea”, 45,7 MW-ekoa.

1. 2021eko uztailaren 16ko baimen eskaera.

2021eko uztailaren 16an, eta aplikatu beharrez Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoa, Saresun Rosales SLk aurretiazko administrazio baimena eskatu zuen energia elektrikoa ekoizteko instalazio honetarako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako: “Navarra 4 haize-parkea”, 45,7 MW-eko potentzia instalatua daukana, Esteribarko, Anueko, Olaibarko, Oltza Zendeako eta Orkoiengo udal-mugarteetan.

Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, haize-parkea 9 WTG-145 haize-sorgailuz osatuta egonen da (5,077 MW-eko potentzia indibiduala). Haien abatzek 127,5 metroko altuera dute eta guztizko potentzia 45,7 MW-ekoa da.

Hauek dira haize-parkea osatzen duten haize-sorgailuen UTM ETRS89 30 N Eremua koordenatuak:

UTM ETRS89 30 N Eremua KOORDENATUAK (EPSG:25830)

Izena

Haize-sorgailuaren modeloa

x

x

NAV4-01

WTG-145 / 5.077 / 127,50

617.659

4.754.985

NAV4-02

WTG-145 / 5.077 / 127,50

618.133

4.754.284

NAV4-03

WTG-145 / 5.077 / 127,50

617.761

4.753.658

NAV4-04

WTG-145 / 5.077 / 127,50

617.460

4.752.987

NAV4-05

WTG-145 / 5.077 / 127,50

617.046

4.752.684

NAV4-06

WTG-145 / 5.077 / 127,50

616.639

4.752.564

NAV4-07

WTG-145 / 5.077 / 127,50

616.264

4.752.300

NAV4-08

WTG-145 / 5.077 / 127,50

615.895

4.751.962

NAV4-09

WTG-145 / 5.077 / 127,50

615.732

4.750.871

Parkearen barneko energia-ebakuazioa lurrazpiko 30 kV-eko linea elektriko baten bidez eginen da, 3 zirkuituren bitartez (zirkuituen gehieneko luzera 4,894 km-koa da), 30/220 kV-eko “PE Navarra 4” azpiestazioraino (aurreikusita dago Esteribarko udal-mugartean kokatzea). Azpiestazio horretatik, energia 220 kV-ean eramaten da goi tentsioko linea baten bidez. Aireko tarte bat dauka hasieran, 23,441 km-koa, eta ondoren, 0,465 km-ko lurpeko tarte bat, eta 220 kV-eko “Sustatzaileak Orkoien” azpiestazio biltzaileraino, eta, azkenean, bigarren posizioan Red Eléctrica de España SAUren 220 kV-eko “Orkoien” azpiestazioraino.

Instalazioak sarbide eta konexiorako baimena dauka, garraio-sarearen kudeatzaileak emandakoa.

2. Ingurumen-inpaktuaren azterketaren eta aurreproiektuaren jendaurreko informazioa.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako haize-parkeetarako baimena arautzen da. Dekretu horren 7. artikuluarekin bat etorriz, Saresun Rosales SL enpresak egindako eskaera jendaurrean jarri zuen 30 egunez Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak. Horretarako, iragarkia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2021eko abuztuaren 9an, 185. zenbakia), eta Diario de Navarra egunkarian (2021eko abuztuaren 10ean), bai eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia webgunean ere.

Iragarki horiek argitaratu ondoren, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan zenbait eskaera jaso ziren jendaurreko epeak luzatzeko. Zerbitzuak inguruabarren balorazioa egin du, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluarekin. Balorazioa egin ondoren, eta Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, erabaki zen epea 10 egun baliodun luzatzea; hortaz, epea 2021eko urriaren 4ra arte luzatu zen, egun hori barne.

3. Kontsultak ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluaren arabera, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien Esteribarko, Anueko, Olaibarko, Oltza Zendeako eta Orkoiengo udalei.

Era berean, txostena eskatu zitzaien Ingurumen Eraginaren Atalari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari.

Bestalde, separata bat bidali zitzaien i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari (CHE), Nedgia Navarra SAri (Naturgy taldea) eta Telefónica de España SAri.

4. Jasotako txostenak eta alegazioak.

Eskatutako txostenen, egindako kontsulten eta jendaurrean jartzeko bi aldien esparruan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak txosten edo alegazio hauek jaso zituen:

–Txostenak:

  • 1. txostena–Telefónica de España SArena, 2021eko abuztuaren 6koa.
  • 2. txostena.–I-DE Redes Eléctricas Inteligentesena, 2021eko abuztuaren 13koa.
  • 3. txostena.–Ondare Arkitektonikoaren Atalarena, 2021eko abuztuaren 31koa.
  • 4. txostena.–Oltza Zendeako Udalarena, 2021eko irailaren 15ekoa.
  • 5. txostena.–Esteribarko Udalarena, 2021eko irailaren 17koa.
  • 6. txostena.–Olaibarko Udalarena, 2021eko irailaren 17koa.
  • 7. txostena.–Lurraldearen Antolamenduaren Atalarena, 2021eko irailaren 24koa.
  • 8. txostena.–Anueko Udalarena, 2021eko urriaren 1ekoa.
  • 9. txostena.–Orkoiengo Udalarena, 2021eko urriaren 4koa.

Aurreko txostenen edukia ebazpen honen eranskinean laburbiltzen da.

Ez zen erantzunik jaso Nedgia Navarra SAren aldetik (Naturgy taldea), Ingurumen Eraginaren Atalaren aldetik eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren aldetik.

–Alegazioak:

158 alegazio jaso dira, batzuk norberaren izenean, eta beste batzuk norberaren izenean eta beste pertsona batzuen ordezkari gisa, ebazpen honen eranskinean jasotzen den bezala.

Aurreko alegazioen edukia espedientean dago.

5. Jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitza sustatzaileari igortzea.

Nafarroan haize-parkeetarako baimenak arautzen dituen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluari jarraikiz, 2021eko urriaren 15ean Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Saresun Rosales SLri igorri zizkion aurreko txostenak eta alegazioak.

6. Epez kanpo jasotako txostenak.

Txosten hau jaso da epez kanpo:

–Basoak Kudeatzeko Atalaren txostena, 2021eko urriaren 26koa. Txosten horren kopia helarazi zitzaion sustatzaileari 2021eko urriaren 27an.

–Ingurumen Eraginaren Atalaren txostena, 2021eko urriaren 27koa. Txosten horren kopia helarazi zitzaion sustatzaileari 2021eko urriaren 27an.

–Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren txostena, 2022ko urtarrilaren 31koa. Txosten horren kopia helarazi zitzaion sustatzaileari 2022ko otsailaren 1ean.

–Nedgia Navarra SAren txostena (Naturgy taldea), 2021eko abenduaren 22koa. Txosten horren kopia helarazi zitzaion sustatzaileari 2022ko ekainaren 17an.

Ebazpen honen xede den espedientean dago edukia.

7. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eskaera, 2021eko abenduaren 23koa.

Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuz, 2021eko abenduaren 23an Saresun Rosales SLk dokumentazioa aurkeztu zuen ingurumen ebaluazioa has zedin eskatzeko, baita lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena ere. Eskaera hartan jasotako alegazioei eta txostenei ematen zizkien erantzunak bildu zituen.

Artikulu horren beraren arabera, 2021eko abenduaren 24an, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak aurreko eskaera hori igorri zuen Ingurumen Eraginaren Atalera eta Lurraldearen Antolamenduaren Atalera.

8. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena eta proiektuaren eragin nabarmenei buruzko ondorioa.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 2022ko maiatzaren 23ko 486E Ebazpenaren bidez, kontrako ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zitzaien Sacyr Concesiones SLUk sustatutako “Navarra 1” eta “Navarra 2” haize-parkeen proiektuei eta Saresun Rosales SLk sustatutako “Navarra 4” haize-parkearen proiektuari.

Ingurumen-inpaktuaren adierazpenak dioenez, kontuan izanik ingurunearen ingurumen-sentsibilitate handia, fauna hegalari mehatxatuaren presentzia, haien talka egiteko arrisku handia, hesi efektua, mendebaldeko paleartikoko hegaztien Atlantikoko migrazio ibilbide garrantzitsuenetako batean eta Pirinioen eta Kantauriar mendikatearen arteko komunikazio korridorean izanen duten eragina, inguruko KBE batzuen kontserbazioaren oinarri diren funtsezko elementuetako batzuetan eta Natura 2000 Sareko espazioen koherentzia ekologikoan eta konektagarritasunean izan dezakeen eragina eta paisaiaren gaineko inpaktua, “Navarra 1”, “Navarra 2” eta “Navarra 4” haize-parkeen proiektuak ez dira bideragarriak ingurumenaren aldetik, nahiz eta aurkeztutako ingurumen-inpaktuaren adierazpenean proposatzen diren prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak aplikatu. Hori dela eta, proposatzen du kontrako ingurumen-inpaktuaren adierazpena formulatzea.

9. Espedientearen azterketa teknikoa eta alegazioen eta txostenen azterketa.

Ingurumen-inpaktuaren adierazpena kontrakoa denez, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 2022ko maiatzaren 23ko 486E/2022 Ebazpenaren arabera, eta espedientearen azterketa teknikoa egin ondoren, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du espedientea ebaztea Saresun Rosales SLk eskatutako aurretiazko administrazio baimena ukatuz.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ukatzea Saresun Rosales SLri, 45,7 MW-eko “Navarra 4” energia elektrikoa ekoizteko instalazioa eta haren ebakuazio-azpiegiturak jartzeko Esteribarko, Anueko, Olaibarko, Oltza Zendeako eta Orkoiengo udal-mugarteetan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Eraginaren Atalari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari eta Ondare Historikoaren Zerbitzuari.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Saresun Rosales SLri, Telefónica de España SAri, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Nedgia Navarrra SAri eta Red Eléctrica de España SAUko Sarera Lotzeko Departamentuari, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Errekurtsoaren idazkian, espediente zenbakia adierazi beharko da.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Esteribarko, Anueko, Olaibarko, Oltza Zendeako eta Orkoiengo udalei, Antxorizko, Inbuluzketako, Iragiko, Larrasoañako, Sarasibarko, Etsaingo, Otsakaingo eta Arazuriko kontzejuei eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, bi hilabeteko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko ekainaren 21ean.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

ERANSKINA.–ALEGAZIOAK

1. alegazioa.–Sustraia Erakuntza Fundazioa.

2. alegazioa.–Ramón Contreras López.

3. alegazioa.–Urbi Auzo Elkartea.

4. alegazioa.–Zildozko Kontzejua, Mikel Aingeru Olleta Mugueta.

5. alegazioa.–Esteribarko Udala.

6. alegazioa.–Enederizko Kontzejua, Ainhoa Trebol Urra.

7. alegazioa.–Antxorizko Kontzejua.

8. alegazioa.–Etsaingo Kontzejua.

9. alegazioa.–Urdaizko Kontzejua.

10. alegazioa.–Otsakaingo Kontzejua.

11. alegazioa.–Blanca Esther Arrieta Eugui.

12. alegazioa.–Isabel Munárriz Santesteban.

13. alegazioa.–Laura Munárriz Santesteban.

14. alegazioa.–Jorge Nagore Frauca.

15. alegazioa.–Íñigo Huarte Aranguren.

16. alegazioa.–Ignacio Huarte Olaz.

17. alegazioa.–Alicia Aranguren Arrieta.

18. alegazioa.–Julio Munárriz Goñi.

19. alegazioa.–Verónica Ferroni Avi.

20. alegazioa.–María Lourdes Vergarachea Monsabre.

21. alegazioa.–Juan Urdin Zubiri.

22. alegazioa.–Laura Urdin Olcoz.

23. alegazioa.–Natividad Alcoz San Martín.

24. alegazioa.–María Isabel Santesteban Echeto.

25. alegazioa.–Fernando Marticorena Araiz.

26. alegazioa.–María Elena Jiménez Rey.

27. alegazioa.–Leire Remiro Esnoz.

28. alegazioa–Acción Natural Iberica-Anatur.

29. alegazioa.–Olaizko Kontzejua.

30. alegazioa.–Ezkabarteko Udala.

32. alegazioa.–Iosu Zugasti Oricain.

33. alegazioa.–Jon Urriza Reig.

34. alegazioa.–Margarita Garralda Larumbe.

35. alegazioa.–Berriobeitiko Kontzejua.

36. alegazioa.–Leazkueko kontzejua.

37. alegazioa.–Aranzazu Munárriz Santesteban.

38. alegazioa.–Miguel Ángel Marín Sánchez.

39. alegazioa.–Jesús Alberto Azcárate Equiza.

40. alegazioa.–Larrasoañako Kontzejua.

41. alegazioa.–Aitzoaingo Kontzejua.

42. alegazioa.–Ballariaingo Kontzejua.

43. alegazioa.–Lotzako Kontzejua.

44. alegazioa.–Berriogoitiko Kontzejua.

45. alegazioa.–Zubiriko Kontzejua.

46. alegazioa.–Inbuluzketako Kontzejua.

47. alegazioa.–Sarasibarko Kontzejua.

50. alegazioa.–María Elena Múgica Franco de Medinaceli.

51. alegazioa.–Iosu Moracho Baquedano.

52. alegazioa.–María Idoya Arteta Gorriz.

53. alegazioa.–Leazkueko Kontzejua.

54. alegazioa.–María Teresa Pinillos Salvador.

55. alegazioa.–Olaizko Kontzejua.

56. alegazioa.–Iragiko Kontzejua.

57. alegazioa.–Etsaingo Kontzejua.

58. alegazioa.–Igargueta SL.

59. alegazioa.–Otsakaingo Kontzejua.

60. alegazioa.–Enderizko Kontzejua.

61. alegazioa.–Juana María Torres Arregui.

62. alegazioa.–Gurelur.

63. alegazioa.–María Jesús Úriz Villanueva.

64. alegazioa.–Javier Jauregui de Carlos.

65. alegazioa.–Ainara Ekísoain Erro.

66. alegazioa.–Maria Eugenia Rodriguez Ruiz-Alda (ZAI SL).

67. alegazioa.–Nerea Lizásoain Ortega.

68. alegazioa.–Maitane Almirantearena Villanueva.

69. alegazioa.–Jocelyne Martín Arribas.

70. alegazioa.–Javier Lorenzo Martín Arribas.

71. alegazioa.–Miren Nekane Nuño Iturri.

72. alegazioa.–Carlos Amat Aleman.

73. alegazioa.–Carlos Nieto Lacunza.

74. alegazioa.–Eugiko Kontzejua.

75. alegazioa.–Egozkueko Kontzejua.

76. alegazioa.–Carmen Urriza Tolosa.

77. alegazioa.–Javier Jauregui de Carlos.

78. alegazioa.–Alicia Aranguren Arrieta.

79. alegazioa.–M. Pilar González Aguirre.

80. alegazioa.–Artazkozko Kontzejua.

81. alegazioa.–Arazuriko Kontzejua.

82. alegazioa.–Iberoko Kontzejua.

83. alegazioa.–Asiaingo Kontzejua.

84. alegazioa.–Ororbiako Kontzejua.

85. alegazioa.–Izkueko Kontzejua.

86. alegazioa.–Oltzako Kontzejua.

87. alegazioa.–Zildozko Kontzejua.

88. alegazioa.–Lizasoaingo Kontzejua.

89. alegazioa.–Izuko Kontzejua.

90. alegazioa.–Jesús Marco Marticorena.

91. alegazioa.–Mikel Iriarte Bengoetxea.

92. alegazioa.–Javier Jesús Tirapu Garde.

93. alegazioa.–Javier Borruel Álvarez de Eulate.

94. alegazioa.–Cristina Baquedano Pérez.

95. alegazioa.–Fco. Javier Paternain Barrenechea.

96. alegazioa.–Aritzuko Kontzejua.

97. alegazioa.–Etulaingo Kontzejua.

98. alegazioa.–Miren Josune Rodrigo Errea.

99. alegazioa.–Urko Murillo Rodrigo.

100. alegazioa.–Nafarroako Mendi Kiroletako eta Eskaladako Federazioa.

101. alegazioa.–Imanol Oteiza Unanua.

102. alegazioa.–Jaime Sanz Osés.

103. alegazioa.–Antonio Eslava Sotés.

104. alegazioa.–Aritz Gorostiaga Eskubi.

105. alegazioa.–Sacemu.

107. alegazioa.–Anueko Udala.

108. alegazioa.–Anueko tokiko ehiza-barrutia.

109. alegazioa.–Ekologistak Martxan Iruña-Ekologistak Martxan-Anat Lane.

110. alegazioa.–Ana Gurbindo Cizur.

111. alegazioa.–Abel Moreno Armendáriz.

112. alegazioa.–Anueko San Humberto ehiztarien elkartea.

113. alegazioa.–Isabel Munárriz Santesteban.

114. alegazioa.–Mikel Echarte Azcarate.

115. alegazioa.–Berriobeitiko Udala.

116. alegazioa.–Zabaldikako Kontzejua.

117. alegazioa.–Delia Juana Gurbindo Cizur.

118. alegazioa.–Iñaki Fanlo Gurbindo.

119. alegazioa.–Javier Fanlo Gurbindo.

120. alegazioa.–Jesús María Fanlo Molins.

121. alegazioa.–María Roncesvalles Martínez Sagardia.

123. alegazioa.–Susana Asiain Vierge.

124. alegazioa.–Orrioko Kontzejua.

125. alegazioa.–Eguesko Kontzejua.

126. alegazioa.–Roberto Pascual Orcajo.

127. alegazioa.–Saigosko Kontzejua.

128. alegazioa.–Eliako Kontzejua.

129. alegazioa.–Makirriaingo Kontzejua.

130. alegazioa.–Eugiko Kontzejua.

131. alegazioa.–Olagueko Kontzejua.

132. alegazioa.–Ekologistak Martxan.

133. alegazioa.–Ekologistak Martxan Zangoza-Ongaiz.

134. alegazioa.–Izaskun Etxaniz Millán.

135. alegazioa.–Jesús Eduardo Recalde Murillo.

136. alegazioa.–José Joaquín Azcárate Equiza.

137. alegazioa.–Humberto Herce Fernández.

138. alegazioa.–Fermín Ilarregui Aguirre.

139. alegazioa.–Íñigo Hernández Martínez.

140. alegazioa.–Íñigo Esnaola Aramendi.

141. alegazioa.–Garbiñe Telletxea Galdurotz.

142. alegazioa.–Ignacio Goñi Lerga.

143. alegazioa.–María Sagrario Mugueta Sanz.

144. alegazioa.–Raúl Anso Arrobarren.

145. alegazioa.–Txolgorri elkartea.

146. alegazioa.–Irozko Iturgaitz auzo elkartea.

147. alegazioa.–Gloria Larrainzar eskola kontseilua.

148. alegazioa.–A Tomar Viento - Esteribar bizirik.

149. alegazioa.–Patxarandi ehiztarien kirol elkartea.

150. alegazioa.–Gloria Larrainzar EPko Saioa Guraso guraso-elkartea.

151. alegazioa.–Soraurengo Kontzejua.

152. alegazioa.–José Luis Santesteban Echeto.

153. alegazioa.–Haize Berriak elkartea.

154. alegazioa.–Marina Urriza Larráyoz.

155. alegazioa.–Elbegui SL.

156. alegazioa.–Nuria Madoz Equiza.

157. alegazioa.–Anotzibarko Kontzejua.

158. alegazioa.–Orkoiengo Udala.

Iragarkiaren kodea: F2209269