150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

67/2022 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena ukatzen baita Berriobeitiko, Esteribarko, Ezkabarteko, Txulapaingo eta Orkoiengo udal-mugarteetan energia elektrikoa ekoizteko instalazio honetarako: “Navarra 1 haize-parkea”, 48 MW-ekoa.

1. 2021eko martxoaren 23ko baimen eskaera.

2021eko martxoaren 23an, eta aplikatu beharrez Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoa, Sacyr Concesiones SLUk aurretiazko administrazio baimena eskatu zuen energia elektrikoa ekoizteko instalazio honetarako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako: “Navarra 1 haize-parkea”, 48 MW-eko potentzia instalatua daukana, Berriobeitiko, Esteribarko, Ezkabarteko, Txulapaingo eta Orkoiengo udal-mugarteetan.

Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, haize-parkea 10 WTG-145 haize-sorgailuz osatuta egonen da (4,8 MW-eko potentzia indibiduala). Haien abatzek 127,5 metroko altuera dute eta guztizko potentzia 48 MW-ekoa da.

Hauek dira haize-parkea osatzen duten haize-sorgailuen UTM ETRS89 30 N Eremua koordenatuak:

IZENA

HAIZE-SORGAILUAREN MODELOA

UTM koordenatuak ETRS89 30 N Eremua (EPSG:25830)

x

y

NAV1-01

WTG-145 / 4.800 / 127,50

618.426

4.748.870

NAV1-02

WTG-145 / 4.800 / 127,50

619.445

4.749.053

NAV1-03

WTG-145 / 4.800 / 127,50

619.844

4.748.962

NAV1-04

WTG-145 / 4.800 / 127,50

620.104

4.749.452

NAV1-05

WTG-145 / 4.800 / 127,50

620.554

4.749.487

NAV1-06

WTG-145 / 4.800 / 127,50

620.946

4.749.270

NAV1-07

WTG-145 / 4.800 / 127,50

621.385

4.749.169

NAV1-08

WTG-145 / 4.800 / 127,50

621.830

4.749.298

NAV1-09

WTG-145 / 4.800 / 127,50

622.058

4.749.682

NAV1-10

WTG-145 / 4.800 / 127,50

622.128

4.750.118

Parkearen barneko energia-ebakuazioa lurrazpiko 30 kV-eko linea elektriko baten bidez eginen da, 3 zirkuituren bitartez (zirkuituen gehieneko luzera 7,096 km-koa da), 30/66 kV-eko PPEE Navarra 1 eta 2 azpiestazioraino (aurreikusita dago Esteribarko udal-mugartean kokatzea). Azpiestazio horretatik, energia 66 kV-ean eramaten da goi tentsioko linea baten bidez. Aireko tarte bat dauka hasieran, 24,238 km-koa, eta ondoren, 0,409 km-ko lurpeko tarte bat, eta i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren 66 kV-eko “Orkoien” azpiestazio biltzaileraino iristen da.

Instalazioak sarbide eta konexiorako baimena dauka, banaketa-sarearen kudeatzaileak emandakoa.

2. Ingurumen-inpaktuaren azterketaren eta aurreproiektuaren jendaurreko informazioa.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako haize-parkeetarako baimena arautzen da. Dekretu horren 7. artikuluarekin bat etorriz, Sacyr Concesiones SLU enpresak egindako eskaera jendaurrean jarri zuen 30 egunez Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak. Horretarako, iragarkia argitaratu zen 2021eko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 9koan, eta Diario de Navarra egunkarian (2021eko abuztuaren 10ean), bai eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia webgunean ere.

Iragarki horiek argitaratu ondoren, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan zenbait eskaera jaso ziren jendaurreko epeak luzatzeko. Zerbitzuak inguruabarren balorazioa egin du, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluarekin. Balorazioa egin ondoren, eta Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, erabaki zen epea 10 egun baliodun luzatzea; hortaz, epea 2021eko urriaren 4ra arte luzatu zen, egun hori barne.

3. Kontsultak ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluaren arabera, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien Berriobeitiko, Esteribarko, Ezkabarteko, Txulapaingo eta Orkoiengo udalei.

Era berean, txostena eskatu zitzaien Ingurumen Eraginaren Atalari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari.

Bestalde, separata bat bidali zitzaien i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Trenbide Azpiegituren Administratzaileari (ADIF), Ebroko Konfederazio Hidrografikoari (CHE), Nedgia Navarra SAri (Naturgy taldea), Red Eléctrica de España SAUri (REE) eta Telefónica de España SAri.

4. Jasotako txostenak eta alegazioak.

Eskatutako txostenen, egindako kontsulten eta jendaurreko epeen esparruan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak txosten edo alegazio hauek jaso zituen:

–Txostenak:

  • 1. txostena.–Telefónica de España SArena, 2021eko abuztuaren 6koa.
  • 2. txostena.–i-DE Redes Eléctricas Inteligentes enpresarena, 2021eko abuztuaren 6koa.
  • 3. txostena.–Esteribarko Udalarena, 2021eko irailaren 17koa.
  • 4. txostena.–Ezkabarteko Udalarena, 2021eko irailaren 17koa.
  • 5. txostena.–Lurraldearen Antolamenduaren Atalarena, 2021eko irailaren 24koa.
  • 6. txostena.–ADIFena, 2021eko irailaren 27koa.
  • 7. txostena.–Orkoiengo Udalarena, 2021eko urriaren 4koa.
  • 8. txostena.–Berriobeitiko Udalarena, 2021eko urriaren 6koa.
  • 9. txostena.–Red Eléctrica de España SAUrena, 2021eko urriaren 8koa.
  • 10. txostena.–Ondare Historikoaren Atalarena, 2021eko abuztuaren 31koa.

Aurreko txostenen edukia ebazpen honen eranskinean laburbiltzen da.

Ez zen erantzunik jaso Nedgia Navarra SAren aldetik (Naturgy Taldea), Txulapaingo Udalaren aldetik, Ingurumen Eraginaren Atalaren aldetik eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren aldetik.

–Alegazioak:

117 alegazio jaso dira, batzuk norberaren izenean, eta beste batzuk norberaren izenean eta beste pertsona batzuen ordezkari gisa, ebazpen honen eranskinean jasotzen den bezala.

Aurreko alegazioen edukia espedientean dago.

5. Jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitza sustatzaileari igortzea.

Nafarroan haize-parkeentzako baimenak arautzen dituen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluari jarraikiz, 2021eko urriaren 15ean Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Sacyr Concesiones SLUri igorri zizkion aurreko txostenak eta alegazioak.

6. Epez kanpo jasotako txostenak.

Txosten hauek jaso dira epez kanpo Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan:

–Basoak Kudeatzeko Atalaren txostena, 2021eko urriaren 26koa. Txosten horren kopia helarazi zitzaion sustatzaileari 2021eko urriaren 27an.

–Ingurumen Eraginaren Atalaren txostena, 2021eko urriaren 27koa. Txosten horren kopia helarazi zitzaion sustatzaileari 2021eko urriaren 27an.

–Nedgia Navarra SAren txostena (Naturgy taldea), 2021eko urriaren 28koa. Txosten horren kopia helarazi zitzaion sustatzaileari 2021eko urriaren 29an.

–Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren txostena, 2022ko urtarrilaren 31koa. Txosten horren kopia helarazi zitzaion sustatzaileari 2022ko otsailaren 1ean.

Ebazpen honen xede den espedientean dago edukia.

7. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eskaera, 2021eko abenduaren 23koa.

Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuz, 2021eko abenduaren 23an Sacyr Concesiones, SLUk dokumentazioa aurkeztu zuen ingurumen ebaluazioa has zedin eskatzeko, baita lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena ere. Eskaera hartan jasotako alegazioei eta txostenei ematen zizkien erantzunak bildu zituen.

Artikulu horren beraren arabera, 2021eko abenduaren 24an, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak aurreko eskaera hori igorri zuen Ingurumen Eraginaren Atalera eta Lurraldearen Antolamenduaren Atalera.

8. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena eta proiektuaren eragin nabarmenei buruzko ondorioa.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 2022ko maiatzaren 23ko 486E Ebazpenaren bidez, kontrako ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zitzaien Sacyr Concesiones SLUk sustatutako “Navarra 1” eta “Navarra 2” haize-parkeen proiektuei eta Saresun Rosales SLk sustatutako “Navarra 4” haize-parkearen proiektuari.

Ingurumen-inpaktuaren adierazpenak dioenez, kontuan izanik ingurunearen ingurumen-sentsibilitate handia, fauna hegalari mehatxatuaren presentzia, haien talka egiteko arrisku handia, hesi efektua, mendebaldeko paleartikoko hegaztien Atlantikoko migrazio ibilbide garrantzitsuenetako batean eta Pirinioen eta Kantauriar mendikatearen arteko komunikazio korridorean izanen duten eragina, inguruko KBE batzuen kontserbazioaren oinarri diren funtsezko elementuetako batzuetan eta Natura 2000 Sareko espazioen koherentzia ekologikoan eta konektagarritasunean izan dezakeen eragina eta paisaiaren gaineko inpaktua, “Navarra 1”, “Navarra 2” eta “Navarra 4” haize-parkeen proiektuak ez dira bideragarriak ingurumenaren aldetik, nahiz eta aurkeztutako ingurumen eraginaren azterketan proposatzen diren prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak aplikatu. Hori dela eta, proposatzen du kontrako ingurumen-inpaktuaren adierazpena formulatzea.

9. Espedientearen azterketa teknikoa eta alegazioen eta txostenen azterketa.

Ingurumen-inpaktuaren adierazpena kontrakoa denez, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 2022ko maiatzaren 23ko 486E/2022 Ebazpenaren arabera, eta espedientearen azterketa teknikoa egin ondoren, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du espedientea ebaztea Sacyr Concesiones SLUk eskatutako aurretiazko administrazio baimena ukatuz.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ukatzea Sacyr Concesiones SLUri, 48 MW-eko “Navarra 1” energia elektrikoa ekoizteko instalazioa eta haren ebakuazio-azpiegiturak jartzeko Berriobeitiko, Esteribarko, Ezkabarteko, Txulapaingo eta Orkoiengo udalerrietan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Eraginaren Atalari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari eta Ondare Historikoaren Zerbitzuari.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Sacyr Concesiones SLUri, Telefónica de España SAri, Red Eléctrica de España SAUri, Trenbide Azpiegituren Administratzaileari (ADIF), Nedgia Navarra SAri, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUko Sarera Lotzeko Departamentuari eta i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUko Tramitazioen Departamentuari, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Errekurtsoaren idazkian, espediente zenbakia adierazi beharko da.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Berriobeitiko, Esteribarko, Ezkabarteko, Txulapaingo eta Orkoiengo udalei, Antxorizko, Inbuluzketako, Iragiko, Larrasoañako, Sarasibarko, Urdaizko, Zabaldikako, Zubiriko, Zildozko, Eusako, Makirriaingo, Orrioko, Soraurengo, Untzuko, Ballariaingo, Berriobeitiko, Berriogoitiko eta Lotzako kontzejuei eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, bi hilabeteko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko ekainaren 21ean.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

ERANSKINA.–ALEGAZIOAK

1. alegazioa.–Sustrai Erakuntza Fundazioa.

2. alegazioa.–Ramón Contreras López.

3. alegazioa.–Urbi Auzo Elkartea.

4. alegazioa.–Mikel Aingeru Olleta Mugueta.

5. alegazioa.–Judith Zalba Oteiza.

6. alegazioa.–Mikel Echarte Azcarate.

7. alegazioa.–Esteribarko Udala.

8. alegazioa.–Antxorizko Kontzejua.

9. alegazioa.–Urdaizko Kontzejua.

10. alegazioa.–María Elena Jiménez Rey.

11. alegazioa.–Leire Remiro Esnoz.

12. alegazioa.–Acción Natural Iberica-Anatur.

13. alegazioa.–Ezkabarteko Udala.

14. alegazioa.–Iosu Zugasti Oricain.

15. alegazioa.–Jon Urriza Reig.

16. alegazioa.–Margarita Garralda Larumbe.

17. alegazioa.–Berriobeitiko Kontzejua.

18. alegazioa.–Jesús Alberto Azcárate Equiza.

19. alegazioa.–Larrasoañako Kontzejua.

20. alegazioa.–Aitzoaingo Kontzejua.

21. alegazioa.–Ballariaingo Kontzejua.

22. alegazioa.–Lotzako Kontzejua.

23. alegazioa.–Berriogoitiko Kontzejua.

24. alegazioa.–Zubiriko Kontzejua.

25. alegazioa.–Inbuluzketako Kontzejua.

26. alegazioa.–Sarasibarko Kontzejua.

27. alegazioa.–María Elena Múgica Franco de Medinaceli.

28. alegazioa.–Iosu Moracho Baquedano.

29. alegazioa.–María Idoya Arteta Gorriz.

30. alegazioa.–María Teresa Pinillos Salvador.

31. alegazioa.–Erausona SL (Camping Ezcaba).

32. alegazioa.–Olaizko Kontzejua.

33. alegazioa.–Iragiko Kontzejua.

34. alegazioa.–Otsakaingo Kontzejua.

35. alegazioa.–Enderizko Kontzejua.

36. alegazioa.–Juana María Torres Arregui.

37. alegazioa.–GureLur.

38. alegazioa.–María Jesús Uriz Villanueva.

39. alegazioa.–Javier Jauregui de Carlos.

40. alegazioa.–Ainara Ekisoain Erro.

41. alegazioa.–Nerea Lizasoain Ortega.

42. alegazioa.–Maitane Almirantearena Villanueva.

43. alegazioa.–Jocelyne Martin Arribas.

44. alegazioa.–Javier Lorenzo Martin Arribas.

45. alegazioa.–Miren Nekane Nuño Iturri.

46. alegazioa.–Carlos Nieto Lacunza.

47. alegazioa.–Eugiko Kontzejua.

48. alegazioa.–Egozkueko kontzejua.

49. alegazioa.–Carmen Urriza Tolosa.

50. alegazioa.–Javier Jauregui de Carlos.

51. alegazioa.–Alicia Aranguren Arrieta.

52. alegazioa.–M. Pilar González Aguirre.

53. alegazioa.–Artazkozko Kontzejua.

54. alegazioa.–Arazuriko Kontzejua.

55. alegazioa.–Zildozko Kontzejua.

56. alegazioa.–Mikel Iriarte Bengoetxea.

57. alegazioa.–Javier Jesús Tirapu Garde.

58. alegazioa.–Javier Borruel Álvarez de Eulate.

59. alegazioa.–Cristina Baquedano Pérez.

60. alegazioa.–Fco. Javier Paternain Barrenechea.

61. alegazioa.–Miren Josune Rodrigo Errea.

62. alegazioa.–Urko Murillo Rodrigo.

63. alegazioa.–Nafarroako Mendi Kiroletako eta Eskaladako Federazioa.

64. alegazioa.–Imanol Oteiza Unanua.

65. alegazioa.–Jaime Sanz Osés.

66. alegazioa.–Antonio Eslava Sotés.

67. alegazioa.–Aritz Gorostiaga Eskubi.

68. alegazioa.–Secemu.

69. alegazioa.–Ekologistak Martxan Iruña-Ecologistas en Acción-Anat Lane.

70. alegazioa.–Ana Gurbindo Cizur.

71. alegazioa.–Jesús Marco Marticorena 1 5.

72. alegazioa.–Jesús Eduardo Recalde Murillo.

73. alegazioa.–José Joaquín Azcárate Equiza.

74. alegazioa.–Humberto Herce Fernández.

75. alegazioa.–Fermín Ilarregui Aguirre.

76. alegazioa.–Íñigo Hernández Martínez.

77. alegazioa.–Íñigo Esnaola Aramendi.

78. alegazioa.–Garbiñe Telletxea Galdurotz.

79. alegazioa.–Ignacio Goñi Lerga.

80. alegazioa.–María Sagrario Mugueta Sanz.

81. alegazioa.–Raúl Anso Arrobarren.

82. alegazioa.–Otsakaingo Kontzejua.

83. alegazioa.–Laura Munárriz Santesteban.

84. alegazioa.–Aranzazu Munarriz Santesteban.

85. alegazioa.–Miguel Angel Marín Sánchez.

86. alegazioa.–Abel Moreno Armendáriz.

87. alegazioa.–Berriobeitiko Udala.

88. alegazioa.–Zabaldikako kontzejua.

89. alegazioa.–Delia Juana Gurbindo Cizur.

90. alegazioa.–Iñaki Fanlo Gurbindo.

91. alegazioa.–Javier Fanlo Gurbindo.

92. alegazioa.–Jesús María Fanlo Molins.

93. alegazioa.–María Roncesvalles Martinez Sagardia.

94. alegazioa.–Susana Asiain Vierge.

95. alegazioa.–Orrioko Kontzejua.

96. alegazioa.–Eguesko Kontzejua.

97. alegazioa.–Roberto Pascual Orcajo.

98. alegazioa.–Eliako Kontzejua.

99. alegazioa.–Makirriaingo Kontzejua.

100. alegazioa.–Eugiko Kontzejua.

101. alegazioa.–M.ª Cristina Aguinaga Mendioroz-Untzuko Kontzejua.

102. alegazioa.–Ekologistak Martxan.

103. alegazioa.–Ekologistak Martxan Zangoza-Ongaiz.

104. alegazioa.–Izaskun Etxaniz Millán.

105. alegazioa.–Anotzibarko Kontzejua.

106. alegazioa.–Txolgorri elkartea.

107. alegazioa.–Irozko Iturgaitz auzokideen elkartea.

108. alegazioa.–Gloria Larrainzar eskola kontseilua.

109. alegazioa.–A Tomar Viento - Esteribar bizirik.

110. alegazioa.–PaTxarandi ehiztarien kirol elkartea.

111. alegazioa.–Gloria Larrainzar EPko Saioa Guraso guraso-elkartea.

112. alegazioa.–Soraurengo Kontzejua.

113. alegazioa.–José Luis Santesteban Echeto.

114. alegazioa.–Haize Berriak elkartea.

115. alegazioa.–María Urriza Larrayoz.

116. alegazioa.–Elbegui SL.

117. alegazioa.–Nuria Madoz Equiza.

Iragarkiaren kodea: F2209266