150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

87/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 28koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena laguntzak emateko 2021eko abenduan Nafarroan izandako ohiz kanpoko eurite eta uholdeen ondorioz nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietan kaltetutako elementuak konpontzeko. DDBN identifikazioa: 636372.

2021eko abenduan, batez ere 9tik 14ra bitartean, elur eta euri jasa bortitzak eta uholde handiak izan ziren Nafarroako zenbait ibaitan (batez ere Argan, Ultzaman, Arakilen eta Ebron, eta Ebroren eta Egaren ur-gurutzean), eta horiek mota guztietako azpiegiturak, eraikinak eta instalazioak (baratzeak, errepideak eta bide publikoak, poligonoak, nabeak, etxebizitzak, dendak, txikitutako ibilgailuak...) kaltetu zituzten.

Nafarroako Gobernuaren 2021eko abenduaren 15eko Erabakiaren bidez, Estatuari eskatu zitzaion abenduaren 9tik 14ra bitartean uholdeek kaltetu zituztela frogatu zuten udalerriak babes zibileko larrialdi batek larriki kaltetutako eremutzat jotzeko.

2021eko abenduaren 17an, Ministroen Kontseiluak erabaki bat hartu zuen, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitatea babes zibileko larrialdi batek larriki kaltetutako eremutzat jotzeko, uholdeen, suteen eta bestelako gertakarien ondorioz.

Nafarroako Foru Komunitatean gertaturiko uholdeen, haizete indartsuen eta beste fenomeno natural batzuen ondoriozko hondamendiek kalteturiko pertsonei laguntza eta babesa emateari buruzko urriaren 30eko 11/2009 Foru Legeak uholdeek, haizete indartsuek eta beste fenomeno natural batzuek kaltetutako pertsona fisiko eta juridikoentzako laguntza eta onurak ezartzen ditu, eta, 2. artikuluan zehazten duenez, Nafarroako Gobernuan dagokion unean eskumena duen departamentuak foru agindu baten bidez prestatuko du udal eta herritar kaltetuen zerrenda, izaten ahal dituzten laguntzekin batera. Orobat, 3. artikuluan ezartzen du foru agindu horretan zehaztuko direla foru legean aurreikusitako laguntza edo/eta konpentsazio eskaerak aurkezteko epeak, betebeharrak eta baldintzak.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abenduaren 30eko 81/2021 Foru Aginduaren bidez onetsi zen 2021eko abenduan Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako ohiz kanpoko euri jasek eta uholdeek kaltetutako udalerrien zerrenda, eta zehaztu ziren kalte horiek ukitutako pertsona fisiko eta juridikoek izaten ahal dituzten zerga salbuespenak eta horiek aplikatu dituzten udalerriei eman beharreko konpentsazioak.

Nafarroako Foru Komunitatean gertaturiko uholdeen, haizete indartsuen eta beste fenomeno natural batzuen ondoriozko hondamendiek kalteturiko pertsonei laguntza eta babesa emateari buruzko urriaren 30eko 11/2009 Foru Legearen lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, foru agindu honetan aurreikusitako laguntzak izanen dira beti, ordena honetan, izenpetuta dauden aseguru polizetako konpentsazioen osagarriak eta subsidiarioak, baita Estatuan edo Europar Batasunean antzeko egoeretarako izaten ahal diren beste laguntza batzuen osagarriak eta subsidiarioak ere.

Ondorio horretarako, urriaren 30eko 11/2009 Foru Legea garatzen duten foru aginduek osagarritasun eta subsidiariotasun hori izanen dute kontuan, eta, hortaz, onuradunek, pertsona fisikoak edo juridikoak izan, polizen titular diren aseguru-etxeetan tramitatu beharko dituzte konpentsazioak, eta, bidezkoa bada, Estatuko zein Europar Batasuneko administrazioei ere eskatu dagozkien laguntzak.

Nafarroako Gobernuak abian jarritako neurriak eta Espainiako Gobernuak ezartzen ahalko dituenak koordinaturik egonen dira, eta Europar Batasunak dirulaguntza mota honetarako ezarritako arau-esparruarekin bat datoz. Bestalde, Nafarroako Gobernuak ezarri dituen laguntzak Estatu osorako ezartzen direnen osagarritzat eta subsidiariotzat hartu behar dira.

Nafarroako Gobernuak 2022ko apirilaren 6an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen 2021eko abenduan Nafarroako Foru Komunitatean ohiz kanpoko euri jasek eta uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko jarduketa plana, eta baimena eman zitzaion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari hura gauzatzeko urte anitzeko gastu-konpromisoa hartzeko.

Hondamendi naturalek eragindako kalteak konpentsatzeko laguntza hauek Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 30. artikuluan jasota daude; izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta. Batasunaren erregelamendu horren 2.9 artikuluan jasotako hondamendi naturalen artean agertzen dira elur-jausiak, luiziak eta uholdeak. Aldez aurretik laguntza hauen araubidea jakinarazi zaio Europako Batzordeari, eta hark hartu izanaren berri eman zuen, Batzordearen SA.103082 afera-zenbakiaren bitartez.

Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren indarraldia 2020ko abenduaren 31n bukatu zen. Aplikazio aldia gorabehera, kontuan harturik NPEa berritzeko legegintza prozedura ez dela bukatu, eta denbora pixka bat joan dela esparru juridikoa onartu arte (horren ondoriozko ekintza eskuordetuak eta betearazleak barne), 2022ko abenduaren 31ra arte luzatu da Batzordearen 2020ko abenduaren 8ko 2020/2008 (EB) Erregelamenduaren indarraldia. Izan ere, erregelamendu horren bidez 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 52. artikulua aldatu zen, aplikazio aldiari dagokionez.

Konpentsatu beharreko kalteak apartekoak direla ikusita, bidezkoa da laguntza hauen interes publikoa deklaratzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen ondorioetarako.

Foru agindu honen bidez, oinarri arautzaileak onesten dira laguntzak emateko 2021eko abenduan Nafarroan izandako ohiz kanpoko euriteen eta uholdeen ondorioz nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietan kaltetutako elementuak konpon daitezen.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio foru agindu honi.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Deialdia eta oinarri arautzaileak onestea laguntzak emateko 2021eko abenduaren 9tik 14ra Nafarroan izandako ohiz kanpoko euri-jasen eta uholdeen ondorioz nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietan kaltetutako elementuak konpon daitezen. Foru agindu honen I. eranskinean daude jasota oinarriok.

2. Laguntzen eskabidearen ereduak eta erreferentziako gehieneko prezioak onestea; foru agindu honen II. eta III. eranskinetan jasota daude.

3. 1.000.000 euroko gastua baimentzea foru agindu honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorretako “Ezohiko suteek eta uholdeek kaltetutako nekazaritza azpiegitura pribatuak konpontzea” izeneko 710006-71500-7700-414400 partidaren baliokidea izanen den 2023ko partidaren kargura.

Zenbateko hori gainditzen bada, hainbanaketa aplikatuko da, erreferentziatzat hartuta departamentuak aitortutako inbertsio diruz lagungarria.

4. Laguntza hauek izenpetutako aseguru polizetako konpentsazioen osagarriak eta subsidiarioak dira betiere, ordena horretan, baita Estatuaren edo Europar Batasunaren esparruan egon daitezkeen beste laguntza batzuenak ere, eta, bereziki, Espainiako Gobernuak aplikatuta ezartzen direnenak. Horretarako, koordinazio egokia izan beharko da bi administrazio publikoen artean, baliabide publikoak modu eraginkorrean kudeatzea zailtzen duten gainjartzeak edo irizpide desberdinak egon ez daitezen.

5. Foru agindu honetan arautzen diren laguntzak emateko, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 9.1 artikuluan ezarritako argitaratze- eta informazio-baldintzak bete beharko dira.

6. Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako erakunde pribatuak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:

https://www.navarra.es/documents/48192/9498732/Declaracion+transparencia_eus.pdf/223c2481-a0e1-4f9e-b34e-f3ded3a69fb0?t=1652089688241

Halako egoeretan ez badago eta, horrenbestez, erakundeak gardentasun betebeharrik ez badu ere, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du, ereduaren arabera.

Erakundeak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, erakundeak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Onuraduna gardentasun betebeharrari lotuta badago, 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan eskatzen den informazioa aurkeztu beharko dio unitate kudeatzaileari, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinetan agertzen diren eredu hauen arabera (lehenengoa organoen osaerari eta dedikazioari buruzkoa, eta bigarrena kargudunen ordainsariei buruzkoa).

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion–cas–eus.pdf/a4040dbc-5f38-6419-de18-be7af29f4cca?t=1651059276963

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas–eus.pdf/476d1d82-9ef4-7d25-7668-36cf9ae8c191?t=1651059275713

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.

7. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta foru agindu hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu-basean (NGDDB) erregistratzea.

8. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitara ematen denetik hasi eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2022ko ekainaren 28an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

I. ERANSKINA

Nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietan kaltetutako elementuak konpontzeko laguntzen oinarri arautzaileak

Lehen oinarria.–Laguntza araubide honetatik salbuesteko baldintzak eta helburua.

1. I. eranskin honen xedea da oinarri arautzaileak ezartzea dirulaguntzak emateko kalteak konpondu daitezen Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abenduaren 30eko 81/2021 Foru Aginduan zehaztutako lurralde-eremuan kokatutako nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietan kaltetutako elementuetan. Foru Agindu horren bidez, 2021eko abenduan Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako ohiz kanpoko euri jasek eta uholdeek kaltetutako udalerrien zerrenda onetsi zen.

2. Laguntza horiek jasota daude Nafarroako Gobernuaren 2022ko apirilaren 6ko Erabakiaren eranskineko 3.3 puntuan. Erabaki horren bidez, jarduketa plan bat onetsi zen 2021eko abenduan Nafarroako Foru Komunitatean izandako ohiz kanpoko euri jasek eta uholdeek eragindako kalteak konpontzeko.

3. Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 30. artikuluan jasotako aplikazio eremuan, salbuespen baldintzetan eta laguntza kategorietan kokatzen da laguntza araubide hau; erregelamendu horrek barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

4. Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren aplikazio eremutik baztertuta daude kasu hauek:

a) Batzordeak, aldez aurretik, legez kanpokotzat eta barne merkatuarekin bateraezintzat jo badu emandako laguntza bat, berreskuratze agindu baten zain dauden enpresentzako banakako laguntzak ordaintzen diren kasuan.

b) a) letran jasota dauden enpresei ad hoc emandako laguntzen kasuan.

c) Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 2.14) artikuluan definitzen diren moduan krisiak jota dauden enpresentzako laguntzak direnean.

5. Laguntzen araubide honek 2023ko abenduaren 31ra arte iraunen du.

Bigarren oinarria.–Onuradunak.

1. Laguntzen hartzaileak nekazaritza ustiategi txiki eta ertainen titularrak izanen dira, baldin eta ustiategiek enpresa txiki eta ertainen izaera badute, Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. eranskinarekin bat, eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta badaude. Ustiategiaren zati handiena beste erkidego batean duten ustiategien kasuan, ustiategiak kasuan kasuko erkidegoko nekazaritza-ustiategien erregistroan inskribatuta egon beharko du.

2. Nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietako elementuetan eragindako kalteei aurre egiteko laguntza eskatzen denean, horien xede diren lurzatiek Nafarroan egon beharko dute, eta 2022ko urtarrilaren 1ean Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta, edo, ustiategiak Nafarroatik kanpo azalera handiagoa baldin badu, kasuko autonomia erkidegoko nekazaritzako ustiategien erregistroan. Herri-lurzatiak deialdi honetatik kanpo gelditzen dira, laguntzak aurreikusita daudelako toki erakundeei zuzendutako beste deialdi batean.

3. Ustiategi bateko lurzatiengatik eskabide bakarra aurkezten ahal da.

4. Hirugarrenek egiten dituzten eta bidezko fakturen bidez frogatzen diren lanak baino ez dira diruz lagungarriak izanen.

Hirugarren oinarria.–Eskaerak, dokumentazio osagarria eta eskatutako baldintzen egiaztagiriak aurkezteko epea.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Laguntza eskaerak II. eranskineko ereduaren arabera aurkeztu behar dira, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura zuzenduta. Telematika bidez aurkeztu beharko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/). Fitxa horretan, esteka bat dago Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko, eta bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Salbuespen gisa, departamentu horretako erregistroan ere aurkezten ahalko dira, baita Nafarroako Gobernuko Erregistro Nagusian ere, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan ere.

3. Foru agindu hau argitaratu aurretik aurkeztutako kalteen jakinarazpenak ez dira laguntza eskaeratzat hartuko, eta toki erakundeek foru agindu honetan aurreikusitako oinarriei jarraikiz aurkeztu beharko dituzte beren eskaerak.

4. Laguntza eskaerarekin batera dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Eskatzailearen IFZren edo IFKren fotokopia eta, Europar Batasunetik kanpoko lurralde bateko nazionalitatea duten pertsona fisikoak badira, bizileku-baimen iraunkorrarena.

b) Pertsona juridikoak badira, eskaera izenpetzen duenaren identifikazio fiskaleko zenbakiaren eta legezko ordezkaritza frogatzen duen dokumentuaren fotokopiak.

c) Ondasun-erkidegoak badira, identifikazio fiskaleko zenbakiaren fotokopia aurkezteaz gain, ordezkari bat izendatu, eta eskaerarekin batera haren izendapenaren fotokopia aurkeztu beharko da.

d) Enpresa edo lanbide jarduera frogatzeko, interesdunek berariazko baimena emanen diote organo kudeatzaileari administrazio eskudunetik jaso dezan enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen erroldako informazioa (foru agindu honen II. eranskina).

e) Kalteei buruzko memoria tekniko baloratua, elkargo bateko peritu batek egindakoa. Memoriak frogatuko du 2021eko abenduko ohiz kanpoko eurite eta uholdeek azpiegiturak kaltetu dituztela, eta zehatz-mehatz baloratuko ditu horiek konpontzeko behar diren jarduketak.

Hura prestatzeko, gomendatzen da foru agindu honen III. eranskinean jasotako erreferentziako gehieneko prezioak ez gainditzea, eta eranskin horretan aurreikusita ez dagoenerako, Tragsa enpresa publikoak jarduketa horietarako ezarrita dituen tarifen prezioak ez gainditzea (prezio horiek zergei lotuta daude).

–tarifas.tragsa.es/prestowebisapi.dll?FunctionGo&path=Tragsa2021W-Act-sujetas.cfg

Memoria teknikoak adieraziko du proposatzen diren konponketa obrak aurretik daudenetara egokitzen direla edo horiek aldatzea dakartela. Kasu horretan, bakarrik izanen dira diruz lagungarriak teknikoki hobetzeko beharrezkotzat jotzen diren aldaketak edo kostuak murriztea dakartenak; zirkunstantzia horiek bertan frogatu beharko dira.

f) Honako hau adierazten duen deklarazioa: eskabidea aurkezten den egunerako beste entitate batzuei xede bererako bestelako laguntzarik eskatu ote zaien eta/edo laguntza horiek jaso diren, edo aseguruaren konpentsaziorik izan ote den, eta, hala bada, laguntza horiek zenbatekoak izan diren.

g) Organo eskudunari emandako baimena, datu fiskalak eta Gizarte Segurantzari ordaindutako kotizazioak egiaztatzeko (foru agindu honen II. eranskina).

Laugarren oinarria.–Laguntzak emateko prozedura.

1. Dirulaguntzak norgehiagokako prozedura erabiliz emanen dira.

2. Dirulaguntza hauek emanen dira Nafarroako Aurrekontu Orokorretako kasuan kasuko aurrekontu aplikazioan kreditu egoki eta aski baldin badago.

Eskuragarri dagoen kreditua gainditzen bada, hainbanaketa aplikatuko da, erreferentziatzat hartuta ebazteko eskumena duen organoak aitortutako inbertsio diruz lagungarria.

Bosgarren oinarria.–Gastu diruz lagungarriak eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntza hauen bidez nekazaritza lurzatietako egituran eta nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategiko elementu iraunkorretan, jarduera betetzeko beharrezkoak direnetan, izaniko kalteak konpondu edo aldatzeko kostua pagatuko da. Berotegietako egitura eta instalazioetan izaniko kalteak kanpo geldituko dira.

2. Eragindako kalte materialak kalkulatzeko, konponketaren kostua hartuko da aintzat, edo hondamendiaren aurretik ukitutako aktiboek zeukaten balio ekonomikoa. Laguntzak ez du konponketaren kostua gaindituko, ez eta hondamendiak eragin duen merkatuko balio justuaren jaitsiera ere, zehazki, ondasunak hondamendia gertatu aurretik eta gertatu ondoren duen balioaren arteko aldea.

3. Laguntza hauek izenpetutako aseguru polizetako konpentsazioen osagarriak eta subsidiarioak dira betiere, ordena horretan, baita Estatuaren edo Europar Batasunaren esparruan egon daitezkeen beste laguntza batzuenak ere, eta, bereziki, Espainiako Gobernuak aplikatuta ezartzen direnenak.

4. Elkargo bateko peritu batek emandako memoria tekniko batean deskribatzen diren konponketa edo aldaketaren kostuen %100erainoko dirulaguntza ematen ahalko da, gehienez ere 20.000 euro ustiategi bakoitzeko.

5. Ustiategietako aktiboetan izandako kalte moten artean, diru-laguntza jaso dezakete soilik honako hauek, nekazaritzako jarduera betetzeko beharrezkoak badira, betiere:

–Garbiketa, hondakinak, legarra eta kanpotik etorritako beste material batzuk kentzea.

–Lur-geruza goldagarria galdu denean, lurra gehitzea.

–Lurzoruaren eta ekoizpenerako gaitasunaren behin betiko galera.

–Galerak edo kalteak soro-mailetan, terrazetan, hormetan eta lurzatiak eratzeko eta higadura geldiarazteko beste elementu batzuetan.

–Erretenak, ubideak eta uhateak.

–Hodien lurpeko eroanbideak eta ponpaketarako eta ureztatzea aplikatzeko elementuak.

–Lurzati eta instalazioetako sarbideak.

–Erregai biltegiak edo beste mota batekoak.

–Goi eta behe tentsioko sare elektrikoak, transformadoretik putzura edo ustiategiko beste elementu batzuetara.

–Kalteak etxoletan.

–Labore iraunkorrei eusteko egituretan izandako kalteak.

–Kalteak itxituretan eta hesietan.

–Ezpondetako lur-jausiak.

6. Aurreko puntuan aipatzen diren kalteak foru agindu hau onetsi aurretik presaka lehengoratu behar izan badira, dirulaguntza jaso dezakete halere, baldin eta erregistro publiko batean kalte horiei buruzko nahikoa informazio utzi bada, hirugarren oinarrian aipatzen den memoria tekniko baloratua egiteko oinarria izan dadin foru aginduaren III. eranskinean ezarritako mugarekin.

7. Babesteko moduko gutxieneko kopurua 500 eurokoa izanen da, eta gastu diruz lagungarrien artean sartzen ahalko dira memoria tekniko baloratua egiteko eta obren bitarteko aholkularitza teknikoa emateko lansariak.

8. Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) ez da diruz lagungarria izanen, salbu eta ezin bada berreskuratu BEZaren arloko foru legearekin bat.

Kalteak arintzeko jasotako laguntzen eta bestelako ordainketen zenbatekoak baturik (batez ere aseguru polizetatik datozen ordainketak), ezin izanen da kostu diruz lagungarrien %100 gainditu.

Seigarren oinarria.–Deialdiaren ebazpena eta laguntzen ordainketa.

1. Eskaera harturik, egiaztatuko da hirugarren artikuluan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu dela. Dokumentazio guztia ez badago, eskatzaileari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epean osatu dezala, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, ondorioztatuko dela eskaeran atzera egin duela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Ebazpen hori jakinarazi eginen zaio.

2. Agiri guztiak bildu ondoren, baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatuko da. Horretarako, bidezko diren kontrolak egiten ahalko dira.

3. Aurkeztutako aurrekontua berrikusiko du, aurkeztu diren kostuak moderatuak direla egiaztatzeko eta, beharrezkoa bada, egiaztapenen arabera zehaztuko du kalteen balioa. Foru agindu honen III. eranskinean aurreikusitako moduluak erabiliko dira, eta, III. eranskin horretan aurreikusten ez den guztian, TRAGSA enpresa publikoak jarduketa horietarako ezarrita dituen prezioak, indarrean daudenak laguntza emateko unean.

4. Eskaerak ebaluatu ondoren, zerbitzu eskudunak laguntzak emateko ebazpen proposamena igorriko dio Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari, eta hark ebazpen arrazoitua emanen du. Bertan berariaz aipatuko dira ezetsi diren eskaerak.

5. Laguntzak emateko ebazpena jakinarazi gabe hiru hilabeteko epea iraganik, ezetsitzat jotzen ahalko da eskaera, isiltasun administratiboaren ondorioz.

Zazpigarren oinarria.–Onuradunek bete beharrekoak.

Laguntza hauen onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Laguntzaren xedeko nekazaritza ekipamenduetako kalteak konpontzea.

b) Funtsak dirulaguntzaren xederako erabiltzea.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak onartu edo ematen dituen laguntzen gainean egiten dituen egiaztapenak onartzea.

d) Polizen titular diren aseguru-etxeen aurrean konpentsazioak tramitatzea eta, ahal izanez gero, egoki diren laguntzak ere eskatzea Estatuko zein Europako administrazioetan.

e) Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea xede bererako emandako beste dirulaguntzarik edo laguntzarik jaso ote den, izan beste administrazio publiko batzuenak edo bestelako entitate publiko edo pribatu batzuenak, Espainiakoak nahiz nazioartekoak, barnean sartuta aseguruen konpentsazioak.

f) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko, zer helburu zehatzetarako eman zen dirulaguntza, onuradunak helburu horretara bideratu beharko ditu ondasunak. Gutxienez zazpi urte iragan arte erabili beharko ditu xede horretarako, erregistro publikoan inskribatzen ahal diren ondasunak badira, edo bi urte iragan arte, bestelako ondasunak badira.

Erregistro publikoan inskribatzen ahal diren ondasunak izanez gero, eskrituran adierazi beharko da inguruabar hori, bai eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere; halaber, erregistro publikoko inskripzioan zehaztasun horiek jasoko dira.

g) Kontabilitate edo erregistro liburuan laguntza jaso izana erregistratzea, indarreko arauen arabera horrelako liburuak izatera behartuta baldin badago.

h) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

Zortzigarren oinarria.–Gauzatzeko epea eta ordainketaren eskaera.

1. Diruz lagundutako jarduketak gauzatzeko epea, baita ordainketaren eskaera eta justifikazioa egitekoa ere, ez dira 2023ko martxoaren 31tik aurrera luzatuko.

2. Laguntzaren onuradunak ordainketaren eskaera aurkeztu beharko du oinarri arautzaileetan (IV. eranskina) ezarritako ereduaren arabera, fakturekin eta ordainagiriekin batera. Behar diren ikuskapenak eta egiaztapenak egiten ahalko dira, eta beharrezkotzat jotzen den informazioa eskatzen ahalko zaie laguntzen onuradunei. Jarduketak egin eta ordaindu direla frogatzen duten agiriekin batera, onuradunak adierazpen bat ere aurkeztu beharko du; haren bidez jakinaraziko du beste entitate batzuei xede bererako laguntzarik eskatu zaien eta/edo jaso den, edo aseguruaren konpentsaziorik izan ote den laguntzak ordaintzeko eskaera aurkezten den egunean, eta laguntzak jaso badira, horiek zenbatekoak izan diren.

3. Ezarritako epean jarduketak ez gauzatzeak eta funtsak diruz lagundutako jarduketetan ez erabiltzeak kobratzeko eskubidea galtzea ekarriko dute.

Bederatzigarren oinarria.–Onuradunen betebeharrak gardentasunari dagokionez.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako erakundeak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:

https://www.navarra.es/documents/48192/9498732/Declaracion+transparencia_eus.pdf/223c2481-a0e1-4f9e-b34e-f3ded3a69fb0?t=1652089688241

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio zifra.

b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian erakundearen organo eskudunak onartutako negozio zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten erakunde onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera:

–Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

–Erakundeak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

–Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

–Erakunde onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta laguntza kudeatzen duen unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinak):

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion–cas–eus.pdf/a4040dbc-5f38-6419-de18-be7af29f4cca?t=1651059276963

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas–eus.pdf/476d1d82-9ef4-7d25-7668-36cf9ae8c191?t=1651059275713

Aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako erakundeak gardentasun betebeharrik ez badu ere, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Erakundeak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, erakundeak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

Hamargarren oinarria.–Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak. Ez-betetzeen kontrola eta mailaketa.

1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak begiratuko du ea dirulaguntzak emateko baldintzak betetzen diren eta inbertsioak behar bezala egiten diren, eta horretarako behar diren ikuskapenak eta egiaztapenak egiten ahalko ditu; bidezkotzat jotzen duen informazioa ere eskatzen ahalko die laguntzen onuradunei.

2. Foru agindu honetan ezarritako konpromisoak ez betetzeak ekartzen ahal du emandako dirulaguntza ukatzea edo jasotako laguntzak itzuli behar izatea, osorik edo hein batean, kasuaren arabera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3. Diru-itzulketa, arau-hauste eta zehapenen arloan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio.

4. Deialdi honen zazpigarren oinarriko f) letran ondasunen xedeari buruz ezartzen den baldintza bete ezean, eta, betiere, ondasuna besterentzen bada edo kargaren bat ezartzen bazaio, dirulaguntza itzuli beharko da, 11/2005 Foru Legearen II. tituluko I. kapituluan ezarritako moduan. Ondasuna itzulketaren ordainketari atxikita egonen da, zein ere den haren edukitzailea, salbu edukitzaile hori erregistroko fede publikoak babesturiko hirugarren bat denean edo frogatzen denean ondasunak fede onez eta titulu justuz eskuratu direla edo merkataritza- zein industria-establezimendu batean eskuratu direla, ondasun higigarri inskribaezinen kasuan.

5. A posteriori egindako egiaztapenetan atzematen bada ez dela jakinarazi xede bererako bestelako dirulaguntzak edo konpentsazioak jaso direla, zazpigarren oinarriaren e) apartatuan adierazi bezala, jasotako laguntza osorik itzuli beharko da.

6. Inguruabar bereziak edo ezinbesteko kasuak gertatu direla dakien onuradunak idatziz jakinarazi beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, organo kudeatzaileak egiaztapenak egin baino lehen.

Hamaikagarren oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Foru agindu honetan ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda zerbitzuen katalogoan argitaratuko da, Nafarroako Foru Komunitatean 2021eko abenduan izandako ohiz kanpoko euriteek eta uholdeek nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietako elementuetan eragindako kalteei aurre egiteko laguntzei buruzko fitxan.

Hamabigarren oinarria.–Laguntzen metaketa.

1. Laguntza hauek bateragarriak eta subsidiarioak dira Foru Administrazioak edo beste administrazio publiko batzuek helburu bererako ematen dituztenekin. Onuradunak jakinarazi egin beharko ditu bai helburu bererako eskatzen dituen laguntzak bai azkenean lortzen dituenak.

2. Aurreko paragrafoko laguntzen metaketa gertatuz gero, 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 8. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

3. Honako hauei gehitzen ahal zaizkie laguntza hauek: a) Estatuaren beste edozein laguntza, baldin laguntza-neurri horiek beste kostu diruz lagungarri eta identifikagarri batzuetarako badira; b) Estatuaren beste edozein laguntza, kostu diruz lagungarri berberetarako, izan partez edo izan osoki gainjarrietarako, soil-soilik baldin metaketa horrek berekin ez badakar laguntza horri aplika dakiokeen gehieneko laguntza intentsitatea edo zenbatekoa gainditzea, kontuan izanik erregelamendu honen arabera aplikatu beharrekoa. 5. oinarriaren 3. apartatuan ezarrita dagoen bezala, osagarritasuna eta subsidiariotasuna ezartzeko, ordena honi jarraikiko zaio: lehenik eta behin, izenpetuta dauden aseguru polizetako konpentsazioak, eta gero, bestelako laguntzak; hots, antzeko egoeretarako Estatu mailan edo Europar Batasunean egon litezkeenak eta, zehazki, Espainiako Gobernuak ezarritakoak.

4. Laguntzak ez zaizkie gehituko, kostu diruz lagungarri berberetarako, 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 81.2 eta 82. artikuluetan jasotako ordainketei, baldin metaketa horrek berekin badakar Erregelamendu honetan ezarritako laguntza intentsitatea edo zenbatekoa gainditzea.

5. Estatuaren laguntza horiek ez zaizkio gehituko kostu berberei dagokien “de minimis” motako beste laguntza bati baldin horrek berekin badakar 702/2014 Erregelamenduaren (EB) 30. artikuluan ezarritako laguntza intentsitatea edo zenbatekoa gainditzea.

6. Nekazaritzako ekoizpen potentziala berreskuratzeko inbertsioetarako laguntza –14.4.e) artikuluan jasoa– ez zaio gehituko 702/2014 Erregelamenduaren (EB) 30. artikuluan jasotako kalte materialak konpentsatzeko laguntzari.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

II. eranskina.–Eskaera-orria.

IV. eranskina.–Ordainketaren eskaera.

Deskargatu II. eta IV. eranskinak (DOC).

III. ERANSKINA

LUR MUGIMENDUAK

Ibilguen edo hustubideen garbiketa, atzerako hondeamakinarekin: materiala eta landaredia kentzea, ezpondak fintzea eta fabrikako obrak garbitzea, eta hondakinak obran uztea, m³ bakoitzeko

2,97

Hondeatzea eta lur-jausiak kentzea, m³ bakoitzeko

3,31

Pilatutako harri, legar eta lurrak kentzea, m³ bakoitzeko

6,21

Toki zehatz bateko erauzketa mekanikoa, botatako erreten-kaxak lehengoratzeko eta estradosaren hutsunea betetzeko, m³ bakoitzeko

12,42

Saneatzeko errefus-boloak, m³ bakoitzeko

30,58

Material hautatuarekin eta mailegukoarekin egindako lubeta trinkotua, erretenen eta hodien oinarrietarako, betelan berezietarako eta bideen zoladurarako, m³ bakoitzeko

25,30

Errekuperatutako eta hautatu gabeko materialarekin egindako lubeta, erretenen estaldurarako, m³ bakoitzeko

3,45

Hustubide berria, m³ bakoitzeko

2,30

m

Arekak hondeamakinarekin garbitzea, 70 cm-ko sakoneraraino, metro lineal bakoitzeko

1,24

m

Oso beteta dauden arekak atzerako hondeamakinaz garbitzea, metro lineal bakoitzeko

1,77

m

Drainatzeak, hodia eta legarra, metro lineal bakoitzeko

15,63

m

Legarra drainatzea, metro lineal bakoitzeko

10,41

“Buztina” hautatutako materiala, trinkoan neurtua, materiala, zamalanak eta garraioa (3 kilometro baino gutxiago) barne, m³ bakoitzeko

6,33

“Zabor-legar naturala” hautatutako materiala, trinkoan neurtua, materiala, zamalanak eta garraioa barne, m³ bakoitzeko

13,01

h

150 zaldi-potentziatik gorako makina, ordu bakoitzeko

82,13

h

150 zaldi-potentziatik beherako makina, ordu bakoitzeko

63,10

Alor landuak arrastatzea: Lehorreko lurrak

0,61

Uztaren hondar pilaketak

3,66

h

1. mailako ofiziala, ordu bakoitzeko

26,40

h

Peoia

23,31

ha

Lurzatiak nibelatzea (laserra): < 5 ha

219,65

ha

Lurzatiak nibelatzea (laserra): 5-10 ha

182,85

ha

Lurzatiak nibelatzea (laserra): >10 ha

146,05

m

Ezpondak suntsitzea, erretenak 1m-ko garaieraraino ondoztatzea

1,83

m

Ezpondak suntsitzea, erretenak 1m-ko garaieraraino ondoztatzea: arroz-soroak

0,91

m

Ezpondak suntsitzea, erretenak 1 eta 3 m arteko garaieraraino ondoztatzea

6,08

m

Ezpondak suntsitzea, erretenak 3 m-tik gorako garaieraraino lurreztatzea

24,36

Bideak

Bidearen zoladura harrotzea, profilatzea eta trinkotzea, bertan material berririk gabe, m² bakoitzeko

0,62

Zoladura harrotzea, birrintzea, profilatzea eta trinkotzea, ZABOR-LEGARRA, m² bakoitzeko

1,09

Bidearen zoladura berdintzea, profilatzea, ureztatzea eta trinkotzea, material berririk gabe, m² bakoitzeko

0,63

Bideko zoladuran betegarria (e=2 cm), m² bakoitzeko.

0,77

Bidea finkatzea ZA-25 material granularra gehituz zoladura konpontzean (e = 10-20 cm), kargatzea eta garraiatzea barne, m³ bakoitzeko

28,00

0,16 metroko lodierako zoladura hormigoizkoa (H-25), m² bakoitzeko

20,31

Bidea finkatzea ZA-25 material granularra gehituz zoladura konpontzean (e = 20 cm), materiala kargatzea eta garraiatzea barne (3 km baino gutxiago), m² bakoitzeko

5,60

Ureztatzeko eta drainatzeko azpiegiturak

m

Erretenetako eta hustubideetako legarrak kentzea, metro lineal bakoitzeko

2,30

m

Oso beteta dauden eta sarbide zaila duten erretenetik legarrak eskuz kentzea, metro lineal bakoitzeko

9,20

m

Oso beteta dauden erretenetatik legarrak mekanikoki kentzea, metro lineal bakoitzeko

5,75

Kofratua, botatako erreten-kaxak lehengoratzean, m² bakoitzeko

20,70

HM-20 hormigoia, erreten-kaxak eta euskarriak lehengoratzean, m³ bakoitzeko

102,44

m

HM-20 hormigoizko erretena osorik lehengoratzea, gehienez ere 90 x 53 cm-ko sekzioa, eskuzko kofratuaren bidez, edo sekzio baliokidea, metro lineal bakoitzeko

178,60

m

Gehienez 1.000 mm-ko hormigoizko tutua, metro lineal bakoitzeko

207,60

m

Gehienez 600 mm-ko hormigoizko tutua, metro lineal bakoitzeko

108,36

m

Hormigoizko erretena, 0,5 x 0,5 sekziokoa, erauzketa barne, metro lineal bakoitzeko

109,76

m

Hormigoizko erretena, 1 x 0,8 sekziokoa, erauzketa barne, metro lineal bakoitzeko

194,44

Burdinazko ataka, itxitura elastikokoa, m² bakoitzeko

138,00

m

250-315 mm-ko presioko hodia lehengoratzea, metro lineal bakoitzeko

59,92

m

Juntura zigilatzea hormigoizko egituran, urarekin kontaktuan, presio hidrostatikoaren eraginpean, aldi baterako edo betiko, osagai bakarreko mastika hidroespantsiboarekin, metro lineal bakoitzeko

8,36

m

Hormigoizko erretena berriz jartzea, zimendu berriak eta mortero hidraulikoz egindako konponketak barne, metro lineal bakoitzeko

41,37

Fabrikako obrak

Kareharrizko babes-lubeta, m³ bakoitzeko

55

Hormigoi arinezko blokeak fabrikatzea, 30 x 20 x 40 neurrikoak, 30 cm-ko lodierakoak, bistakoak, M-5 morteroz hartua, 250 kg zementukoa, m² bakoitzeko

37,21

Armatzeko hormigoia edo masako hormigoia (H-25), 20 mm-ko agregakinarekin, m³ bakoitzeko

109,25

Armatzeko hormigoia edo masako hormigoia (H-30), 20 mm-ko agregakinarekin, m³ bakoitzeko

126,50

Itxiturak

ml

Akaziazko hesolaz egindako itxitura, alanbre arantzaduneko hariak edo sarea dituena, metro lineal bakoitzeko. Barnean sartuta daude hesolen banaketa, pertsonentzako pasabideak eta xendren edo bideen gurutzaketak.

6,74

ml

Itxitura kentzea, metro lineal bakoitzeko

1,54

ml

Itxitura konpontzea, gutxienez ere 8 hesola berri jarrita eta alanbre arantzaduneko 50 ml jarrita konpondutako itxituraren 100 metro linealeko.

1,54

Unit. Memoria tekniko baloratua egiteko (gehienez %2,5 s/pem.)

Unit. Obra gauzatzeko aholkularitza teknikoa (gehienez %2,5 s/pem.)

F2209528

Iragarkiaren kodea: F2209528