15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2688/2021 EBAZPENA, 2021eko abenduaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Ana González Urteaga andrea unibertsitateko katedradun izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2021eko irailaren 13an emandako 1924/2021 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik 5542 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2021eko abenduaren 17an egindako proposamena, Ana González Urteaga andrea Enpresen Kudeaketa Saileko “Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea” jakintza-arloko unibertsitateko katedradun izendatzearen aldekoa.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ana González Urteaga andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko katedradun izendatzea. Lanpostua “Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea” jakintza-arlokoa da, 5542 zenbakia du, eta Enpresen Kudeaketa Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Izendapena “Estatuko Aldizkari Ofizialean” eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Hirugarrena.–Izendapenak interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta gehienez ere hogei eguneko epea egonen da horretarako, ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko abenduaren 22an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2200349