15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

6/2022 EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Ane Miren Gil Pérez-Nievas andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Laguntza Akademikoaren Bulegoko buru izendatzen duena (503. lanpostua).

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko ekainaren 10eko 1164/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko atal, bulego eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatutako ebazpena 2021eko ekainaren 22an argitaratu zen, 2021eko 144. NAOan.

Egin beharreko jarduketak amaituta, Epaimahai kalifikatzaileak, deialdiko oinarriekin bat, izendapen-proposamena igorri du merezimendu-lehiaketan puntuaziorik altuena lortu duen eta baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu duen izangaiaren alde.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta deialdiaren 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat, bidezkoa da Ane Miren Gil Pérez-Nievas andrearen izendapena egitea.

Langileen Kudeaketako Ataleko buruaren txosten-proposamena aintzat harturik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ane Miren Gil Pérez-Nievas, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Laguntza Akademikoaren Bulegoko buru izendatzea. Merezimendu-lehiaketa bidez lortu du plantillan 503 zenbakia duen burutza hori.

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak Giza Baliabideen Zerbitzuan jabetu beharko du burutzaz, izendapena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean.

Hirugarrena.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari helaraztea, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari eta Irakaskuntza Zerbitzuko zuzendariari jakinaraztea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 4an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F2200348