15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 534/2021 Prozedura

Fabiola Llorente Llorente, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den oinarrizko eskubideen gaineko 0000534/2021 prozeduran, 190/2021 Autoa eman da 2021eko abenduaren 28an, eta irmo geratu da. Hona hemen haren aurrekariak eta xedapen zatia, hitzez hitz:

190/2021 AUTOA.

Lehendakaria: Raquel Hermela Reyes Martínez andrea. Magistratuak: Antonio Sánchez Ibáñez jauna. José Manuel Izquierdo Salvatierra jauna.

Iruñean, 2021eko abenduaren 28an.

AURREKARIAK

Lehena.–2021eko abenduaren 27an bidalitako idazki baten bidez, Nafarroako Foru Komunitateko legelari eta aholkulari juridikoak eskatu du judizialki baimentzea Osasuneko kontseilariaren abenduaren 27ko 63/2021 Foru Aginduaren bidez hartutako neurriak. Foru agindu horren bidez, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren ondorioz berariazko prebentzio neurri apartekoak ezarri ziren eta Osasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 60/2021 Foru Agindua aldatu zen.

Bigarrena.–Fiskaltzari igorri zitzaion, txostena egin zezan berehala; 2021eko abenduaren 27an berean egin zuen, prozeduran ageri den emaitzarekin, eta ebazteko zain gelditu zen.

Txostengilea Raquel H. Reyes Martínez magistratu andrea da, sala honen iritzia azalduko duena.

XEDAPEN ZATIA

Salak erabakitzen du:

1. Baimentzea Osasuneko kontseilariaren abenduaren 27ko 63/2021 Foru Aginduan jasotzen diren osasun neurriak, ebazpen honen bosgarren eta zazpigarren arrazoibideen ondorioz. Foru agindu horren bidez, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren ondorioz berariazko prebentzio neurri apartekoak ezarri ziren eta Osasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 60/2021 Foru Agindua aldatu zen.

Osasun neurri horiek guztiek, egoitza soziosanitarioei buruzkoak barne, argitaratu zirenetik aurrera izanen dituzte ondorioak, sala honek auto honen bidez baimendu ondoren, harik eta 2021eko urtarrilaren 14ra arte, egun hori barne.

2. Administrazioak Administrazioarekiko Auzien Sala honi jakinarazi beharko dio berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena berresteko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

3. Administrazioak txosten bat igorri beharko dio auzitegi honi, zazpi egun naturaleko epean, bilakaera epidemiologikoari eta hartutako neurrien eraginkortasunari buruzkoa.

4. Eragindako prozesuko kostuak ez zaizkio inori ezartzen berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa eta haren aurka kasazio errekurtsoa aurkezten ahal dela, Auzitegi Gorenari zuzendua, hiru egun balioduneko epean, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen 87. eta 87 ter artikuluarekin (8/2021 Errege Lege Dekretuaren bidez ezarria; 2021eko maiatzaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta bertan berariaz aurreikusten diren izapideekin. Horretarako, ez da nahitaezko baldintza aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dute idazpuruan adierazitako magistratuek.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 11n.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2200383