15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko buruak abenduaren 29an emandako 38/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren 2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

“Lehenbizikoa.–Onestea Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren zerbitzuko langileendako 2022ko lan-egutegia, oinarritzat harturik abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoa; beraz, honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 16a: San Isidro Nekazariaren ondoko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Urriaren 31: Santu Guztien eguneko zubia.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 5a: Zubi forala.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 7a: Zubi forala.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 9a: Zubi forala.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta urriaren 31 eta abenduaren 5a, 7a eta 9a, horiek jaiegun eta baliodun izanen baitira. Horrela, langile bakoitzak lan egin beharreko 1,39 ordu falta dira urteko 1.592 orduak osatzeko, eta langileek ordu horiek urtean zehar egin beharko dituzte.

Hirugarrena.–Ohiko lanaldia, astelehenetik ostiralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har. Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; langileek nahi dutenean eginen dituzte gainerako 20 minutuak, malgutasunez, 7:40etik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:20 arte.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Ziraukin, 2021eko abenduaren 29an.–Batasuneko burua, Rubén Senosiáin Urbistondo.

Iragarkiaren kodea: L2118486