15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Honako hauei jarraikiz: abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua (horren bidez ezartzen da urteko zer lanordu kopuru izanen duten Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren aplikazio eremuan), apirilaren 9ko 140/2021 Ebazpena (ebazpen hori eman zuen Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak, eta horren bidez ezartzen da Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala), eta aplikatu beharreko gainerako araudia; eta, orobat, bat etorriz Eguesibarko Udaleko langileen lan baldintzak arautu eta osatzen dituen hitzarmenaren 2. artikuluarekin; alkate honek, dituen eskudantziak baliatuz,

EBAZTEN DU:

1. Onestea 2022ko jaiegunen lan-egutegia, Eguesibarko Udaleko Administrazio Orokorrerako (Bulegoak), Lorezaintzarako, Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako, Kulturarako eta Kirolerako. Honako hau da:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege egunaren ondoko astelehena.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 7a: Herriko jaia.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

2. Eguesibarko Udalean, urteko lanordu kopurua benetako 1.592 ordukoa da (salbu Udaltzaingoko langileak, Musika Eskolakoak, zerbitzu anitzetakoak eta ikastetxeen etxezaintzakoak), eta honela banatuko da:

Administrazio Orokorra (Bulegoak), Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Kultura eta Kirolak:

–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutu izanen da. Nahitaez aritu beharko da 08:00etatik 15:00ak arte; langileek aukeran izanen dute gainerako 30 minutuak nola egin, malgutasuna izanen baita, 07:30etik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:30era arte. Zerbitzu beharren arabera aldatzen ahalko da hori.

3. Lorezaintzako langileek 7 ordu eta 30 minutuko lanaldia izanen dute egunero, astelehenetik ostiralera. Nahitaez eta orokorrean –hurrengo 3.1 apartatuan ezarritakoa gorabehera–, 07:30etik 15:00ak arte lan eginen da, lan kontratuan beste lanaldi bat ezarria duten langileen kasuan izan ezik.

3.1. Elurra edo izotza dela-eta lanik egin behar badute Alkatetzak erabakitako udal zerbitzu batzuek, laneko ordutegi orokorretik kanpo, halakoak gelditu daitezke urteko lanordu kopurutik kanpo, eta, hala eginez gero, konpentsatuko dira bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 51. artikuluarekin bat.

4. Urtarrilaren 7a, uztailaren 6a eta 8a, urriaren 31 eta abenduaren 7a ez dira lanegunak izanen, lanaldi soberakinagatik, arlo hauetako langileentzat: Administrazio Orokorra (Bulegoak), Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Kultura eta Kiroleko langileak eta lorategietakoak.

2022rako onetsitako lan-egutegian, 3 egun, 5 ordu eta 30 minutu gelditzen dira soberan, eta egutegi horren aplikazio eremuko udal langileek hautatuko dute noiz hartu ordu horiek.

5. Erregistro Orokorra 08:30etik 14:30era arte egonen da irekita, astelehenetik ostiralera, jendea hartzeko.

Sarrigurenen, 2021eko abenduaren 29an.–Alkatea, Amaya Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2118408