15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Udal Planaren egiturazko aldaketa 4. poligonoko 5. eta 199. lurzatietan. Hasierako onespena

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak ekainaren 24an emandako 61E/2021 Foru Aginduaren bidez (2021eko uztailaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), behin betiko onetsi zen Urdazubiko Udal Planaren aldaketa 4. poligonoko 5. eta 199. lurzatietan, Justo Arrechea Bidaurrrek sustatua.

Hirigintzako araudia argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Urdazubin, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2118093