15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Untzueko Udalak, Alkatetzak abenduaren 27an emandako 2021-0074 Ebazpenaren bidez, onetsi zituen 2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

Lehena.–2022ko lan-egutegia.

2022ko lan-egutegia onestea Untzueko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 6a.

–Apirilaren 14a.

–Apirilaren 15a.

–Apirilaren 18a.

–Uztailaren 25a.

–Abuztuaren 15a.

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 1a.

–Azaroaren 12a (herriko festa).

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 7a.

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 9a.

–Abenduaren 26a.

Bigarrena.–2022ko egun baliogabeak.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2022an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Untzueko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astearte eta ostegunetan.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Untzueko Udaleko administrazioko langileen lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 654,95 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 181,02 minutukoa izanen da.

Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.

2022rako onetsitako lan-egutegian, soberan daude 3 egun, 2 ordu eta 49 minutu, eta udal langileek nahierara hartuko dituzte horiek.

Bosgarrena.–Ebazpen hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Untzueko Udalaren iragarki-taulan.

Seigarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Untzuen, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2200040