15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Aldaketa egitea, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko 2022ko tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2021eko urriaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzan.

2021eko abenduaren 29an bukatu zen jendaurreko epea, inork aurkeztu gabe haren kontrako erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, eta, beraz, egun horretan behin betiko onetsitzat jotzen da, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Udalbatzaren erabakiari.

Hona hemen egindako aldaketen testu osoa:

I. epigrafea.–Igerilekua eta instalazio osagarriak.

a) Abonamenduak:

A1. Ezkonduak (bikotea): 100 euro.

A2. 14 urtetik gorakoak: 60 euro.

A3. 14 urtetik beherakoak: 40 euro.

b) Sarrerak:

–14 urtetik gorakoak: 5,00 euro.

–14 urtetik beherakoak: 3,50 euro.

c) Hobariak:

–65 urtetik gorako erretiratuak: %50eko hobaria.

–Familia ugariak (3 seme-alaba edo gehiago): %20ko hobaria.

4 urtetik beherakoak: Doan sartzen ahal dira, baldin badoaz haien ardura hartzen duen heldu batekin. Bestela, ezin izanen dira sartu.

d) Abonamendu partzialak:

Hilabete osoetarako soilik salduko dira, datatik datara zenbatuta. Haien zenbatekoa izanen da kasuan kasuko abonamendu guztiaren %50.

Sesman, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2200070