15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Puiuko Udalak, Alkatetzak abenduaren 27an emandako 2021-0097 Ebazpenaren bidez, onetsi zituen 2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

Lehena.–2022ko lan-egutegia.

2022ko lan egutegia onestea Puiuko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 6a.

–Apirilaren 14a.

–Apirilaren 15a.

–Apirilaren 18a.

–Uztailaren 25a.

–Uztailaren 26a (tokiko jaieguna).

–Abuztuaren 15a.

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 1a.

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 26a.

Bigarrena.–2022ko egun baliogabeak.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2022an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Puiuko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehen, asteazken eta ostiraletan.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Puiuko Udaleko administrazioko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

Astelehenetik ostiralera, eguneroko lanaldia izanen da, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa.

Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.

2022rako onetsitako lan-egutegian soberako 28 ordu eta 40 minutu gelditzen dira (3 egun, 6 ordu eta 40 minutu). Ordu horiek Udaleko langileek nahierara hartuko dituzte.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Puiuko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Seigarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Puiun, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2200021