15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Orisoaingo Udalak, Alkatetzak 2021eko abenduaren 27an emandako 2021-0051 Ebazpenaren bidez, onetsi zituen 2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

Lehena.–2022ko lan-egutegia.

2022eko lan-egutegia onestea Orisoaingo Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 6a.

–Apirilaren 14a.

–Apirilaren 15a.

–Apirilaren 18a.

–Uztailaren 25a.

–Abuztuaren 15a.

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 1a.

–Azaroaren 11 (herriko festa).

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 26a.

Bigarrena.–2022ko egun baliogabeak.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2022an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Orisoaingo Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, asteazkenetan.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Orisoaingo Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Orisoainen, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2200032