15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Hiri-jarduketarako plan berezia Gendulaingo GEN.0.2 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Odietako Udalak, 2021eko irailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Gendulaingo GEN.0.2 exekuzio unitatean, Odietan.

Espedientea jendaurrean egon zen hogei egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita (2021eko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 21ekoa), Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren ondoko artikulu hauetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako: 77.a (3. apartatua), 49.a (1-b eta 3. apartatuak), 72.a, 79.a (1. apartatua). Orobat, iragarkiak Udalaren iragarki-taulan eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratu ziren, eta epe horretan ez da hari buruzko alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.

Odietako Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aipatu espedientea.

Horregatik eta delako araudia betetzeko argitaratzen dira iragarki hau eta hiri-jarduketarako plan bereziaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erripan (Odieta), 2021eko abenduaren 14an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2117860