15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2022rako karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2021eko azaroaren 2an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak.

Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2021eko azaroaren 16koan, eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter zezaten, eta aurkez zitzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak.

Jendaurrean egoteko epea iragan da, eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik; hortaz, hasiera batez onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua:

–Nahitaez ordainarazi beharreko zergak. Hasiera batez onesten dira ondoren zehazten diren karga-tasak, koefizienteak eta indizeak, Udalak nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute indarra. Hona hemen:

  • Lurraren kontribuzioa:
  • Lurraren kontribuzioa: 0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4. 2021eko urriaren 8an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen autokontsumorako eguzki edo haize energien instalazioen aprobetxamendurako laguntzak arautzen dituen ordenantza; %50eko hobaria izanen da.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): 1,20ko indizea; hots, egun indarrean dagoenari eusten zaio.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak honela geldituko dira ezarriak 2022rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean, urtero zehazten den legezko gehieneko zenbatekoa, jarraituz legearen 175.2 artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
  • Karga-tasa bere horretan gelditzen da; karga-tasa bakarra izanen da balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan: %8.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Parlamentuak onesten dituen kuotak.

Karga-tasa hauek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Arradan (Murillo el Cuende), 2022ko abenduaren 31n.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2200047