15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Akats zuzenketa behin betiko onespenean, hain zuzen ere 1. poligonoko 812. lurzatiaren xehetasun-azterketaren behin betiko onespenean

Milagroko Udalak, 2021eko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen onestea akats zuzenketa bat, hain zuzen ere Milagroko 1. poligonoko 812. lurzatiko xehetasun-azterketaren agiri berrian (2021eko abenduaren 28koa), zeina aurkeztu baitzuen Elena Los Arcos Pérezek. Orobat, ezarri zen erabakia igortzea interesdunei eta Nafarroako Gobernuan lurralde-antolamenduan eta hirigintzan eskumena duen departamentuari, eta horrekin batera, eginbidetutako tresna zuzenduaren ale kautotu bat. Era berean, erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Honako zuzenketa hauek dira:

“–Jatorrizko lurzatiaren eraikigarritasunari dagokionez, konparazio koadroan, “1.178,64 m²” dioen tokian, “1.060,78 m²” behar zuen, bat eginez 2.1 apartatuan justifikatzen den kalkuluarekin. Aldez aurreko informazioa: aurrekariak eta abiaburuko baldintzatzaileak, eskuarteko agirikoak.

–812-a lurzatiaren eraikigarritasunaren dagokionez, konparazio koadroan, “693,54 m²” dioen tokian, “639,54 m²” behar zuen, bat eginez lurzati horren hirigintzako fitxan justifikatzen den kalkuluarekin.

–812-a lurzatiaren erabilera bereizgarriari dagokionez, bai 812-a lurzatirako aurreikusitako hirigintzako fitxa berrian, bai konparazio koadroan, non esaten baita “etxebizitza bakarraren erabilera bereizgarria”, esan behar zuen “dentsitate gutxiko etxebizitza atxikia, etxebizitza bakarturako erabilera baimendua duena”, eta hori ezartzeko nahitaezkoa da betetzea dagokion araudi berariazkoa (ORD-5: Etxebizitza bakartua).”

Milagron, 2022ko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2200304