15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2022rako lan-egutegia

Mendabiako alkate udalburuak, 2021eko abenduaren 28an, honako ebazpen hau eman zuen, hitzez hitz:

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 18an emandako 140/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zen, eta Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 24an emandako 648/2021 Ebazpenaren bidez, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko herriko jaiegunak zehaztu ziren. Era berean, Laneko Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko urriaren 14ko Ebazpenaren bidez, 2022rako jaiegunen zerrenda argitaratu zen.

Abenduaren 16ko 154/2021 Foru Aginduaren bidez, 2022. urtean epeak zenbatzeko baliogabeak izanen diren egunak deklaratu ziren, Nafarroako Foru Komunitaterako.

Aipatutako xedapenak ikusirik, bidezkoa da 2022ko lan-egutegia onestea Mendabiako Udalaren bulegoetako langileentzat.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Mendabiako Udalaren bulegoetako langileen 2022ko lan-egutegia onestea eta, hartara, egun hauek jaiegun deklaratzea:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

Ekainaren 6a: Mendekoste astelehena, Almendrondoen besta.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 23a: San Joan Bataiatzailearen besten bezpera, jaieguna 12:00etatik aitzina.

–Abuztuaren 24a, 25a eta 26a: San Joan Bataiatzailearen bestak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

–Langile bakoitzaren alde 4 orduko poltsa gelditzen da.

Baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren aipatutakoak.

Egun horietan, eta orobat urteko larunbat guztietan, itxita egonen dira udal bulegoak.

Bulegoetan, jendea hartzeko ordutegia 09:00etatik 14:00ak arte izanen da.

2. Urteko lanorduen banaketa:

Urteko lanaldia 1.592 benetako lanordukoa izanen da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

–Bulegoetako langileen ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera, eguneko lanaldia izanen da, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa.
  • Lanaldi murriztua San Joan Bataiatzailearen besten egunetan: abuztuaren 23an, San Joan Bataiatzailearen bezperan, Udalaren bulegoak egonen dira irekita 12:00ak arte.

–Zerbitzu anitzetako brigadaren lan-ordutegia:

  • Urtarrilean, otsailean, urrian, azaroan eta abenduan: 07:50etik 15:00era arte.
  • Martxoan, apirilean eta maiatzean, 7:40etik 15:00era arte.
  • Ekainean, uztailean eta abuztuan, 6:30etik 14:00era arte.
  • Irailean, 7:30etik 15:00era arte.

San Joan Bataiatzailearen egunean eta Almendrondoen bestan eman beharreko zerbitzuak jaiegunekotzat hartuko dira ordainsariei dagokienez.

3. Udal agenteen lan-ordutegia:

Bi txanda: goizez, 07:40tik 15:00etara arte, astelehenetik larunbatera, eta arratsaldez, 14:40tik 22:00etara arte, astelehenetik ostiralera. Metatutako orduen soberakina urtean zehar har daiteke.

4. Oporrak 2022. urtean hartu beharko dira, eta 2023ko urtarrilaren 31n azkenduko da opor horiek hartzeko eskubidea, salbu eta ongi justifikaturiko zerbitzuaren beharrengatik geroratu behar badira.

5. Ebazpen hau langileen ordezkariei igortzea, bai eta Kontu-hartzailetzara ere, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgune ofizialeko gardentasun atarian, eta horren berri Udalbatzari ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Mendabian, 2021eko abenduaren 28an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2118331