15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkatetzaren 2021eko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez onetsi zen Ledeako Udalaren zerbitzuko langileen 2022ko lan-egutegia. Hona hemen haren xedapen zatia:

1. Onestea Ledeako Udalaren zerbitzuko bulegoetako langileen, zerbitzu anitzetako langileen eta Gizarte eta Kultur Etxeko langileen 2022ko jaiegunen egutegia. Urteko lanorduak 1.592 izanen dira, ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legean ezarri bezala. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 21a: Erlikia Santuen eguna.

–Uztailaren 22a: herriko festak.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Urriaren 31.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 5a.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 7a.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

2. Baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako aste barreneko jaiegunak.

3. Ledeako Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 10:00-14:00 da, astelehenetik ostiralera, lanegunetan.

4. Ledeako Udalaren bulegoetan eta zerbitzu anitzetan eguneko lanaldia izanen da 7 ordu eta 30 minutukoa, astelehenetik ostiralera, onetsitako egutegiko egun baliogabeen konputua egokitzeko (lanaldi orokorra 7 ordu eta 20 minutukoa da). Ordutegi malgua ezartzen da. Ordutegiaren zati finkoa 9:30etik 14:30era izanen da, eta gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 7:30etik 9:30era eta 14:30etik 17:00etara, eguneko lanaldia osatu arte.

Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.

Onetsitako lan-egutegian egun 1, 5 ordu eta 30 minutuko poltsa sortzen da, Udaleko bulegoetako eta zerbitzu anitzetako langileek nahi bezala hartzekoak.

Gizarte eta Kultur Etxeko zerbitzuak lan-egutegi eta lanaldi berariazkoa izanen ditu kontuan hartuz lanaldian arratsaldeak eta larunbatak sartzen direla, betiere erabaki honen lehenengo puntuan onetsitako jaiegunak errespetaturik.

5. Ebazpen honen xedapen zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ledeako Udalaren iragarki-taulan.

6. Ebazpen hau jakinaraztea Udaleko langile guztiei eta osoko bilkurari, egiten den lehenengo ohiko bilkuran.

Ledean, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2200091