15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2022ko zerga-tasak, tasak eta precio publikoak

Udalak, 2021eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, erregelamenduan eskatzen den quoruma izanik eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betez, honako hau onetsi zuen:

1. Zerga-tasak, 2022. urterako:

–Hiri- zein landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,22 katastroko balio gordin berrien gainean.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,00, obraren egiazko kostu osoaren gainean (obra gauzatzeko aurrekontuarena).

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga:%10,00.

2. Ura banatu, saneamendua egin eta zerbitzua emateko 2022rako tasak:

2.1. Horniduraren kuota finkoa. Kontagailuaren diametroaren arabera, hiruhileko bakoitzeko:

–10 mm bitarte: 3,00 euro.

–11tik 15 mm-ra bitarte 3,50 euro.

–16tik 25 mm-ra bitarte: 5,00 euro.

–26tik 40 mm-ra bitarte: 12,10 euro.

–41etik 50 mm-ra bitarte: 13,00 euro.

–51tik 60 mm-ra bitarte: 23,50 euro.

–61 mm-tik goiti: 31,50 euro.

2.2. Saneamenduaren kuota finkoa: 3,00 euro/hiruhilekoa.

2.3. Lotunearen eta hargunearen tasa eta ikuskapena egiteagatik sortutako tasa bere horretan mantentzen dira.

2.4. Horniduraren kuota aldakorra:

–A-1 tarifa: etxeko erabilerarako kontratatutako hornidurak:

  • 60 m³ bitarte: 0,38 euro/m³.
  • 61-80 m³: 0,50 euro/m³.
  • 81-120 m³: 0,84 euro/m³.
  • 120 m³ edo gehiago: 1,27 euro/m³.

–A-2 tarifa: industrian eta merkataritzan erabiltzeko kontratatutako hornidurak:

  • 650 m³ bitarte: 0,43 euro/m³.
  • 651-2.000 m³: 1,14 euro/m³.
  • 2.001-5.000 m³: 1,40 euro/m³.
  • 5.000 m³ edo gehiago: 1,59 euro/m³.

–A-3 tarifa: ezkutuko ur-jarioen ondoriozko kontsumoak: 0,11 euro/m³.

3. 2022. urterako mantentzea auzolanetik libratzeko ordainaren zenbatekoa; diruz ordaindu beharko da, alegia, 40,00 euro auzolan bakoitzeko.

4. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1,1 indizea aplikatzea.

5. Erabaki honek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta indarra izaten jarraituko du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

6. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, dagozkion legezko ondorioak izan ditzan. Erabaki honen kontra indarrean dagoen legediaren araberako errekurtsoak jartzen ahalko dira (administrazioarekiko auzi-errekurtsoa edota, aurretik eta aukeran, gora jotzekoa eta berraztertzekoa).

Iturenen, 2021eko abenduaren 29an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2200068