15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Garinoaingo Udalak, Alkatetzak abenduaren 28an emandako 2021-0100 Ebazpenaren bidez, onetsi zituen 2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

Lehena.–2022ko lan-egutegia.

2022ko lan-egutegia onestea Garinoaingo Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 6a.

–Apirilaren 14a.

–Apirilaren 15a.

–Apirilaren 18a.

–Uztailaren 25a.

–Abuztuaren 15a.

–Irailaren 8a (herriko festa).

–Urriaren 12a.

–Urriaren 31a (egun patronala).

–Azaroaren 1a.

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 7a (egun patronala).

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 9a (egun patronala).

–Abenduaren 26a.

Bigarrena.–2022ko egun baliogabeak.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta urriaren 31 eta abenduaren 7a eta 9a, horiek jaiegun baina baliodun izanen baitira.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Garinoaingo Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehen, asteazken eta ostiraletan.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Garinoaingo Udaleko administrazioko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

Astelehenetik ostiralera, eguneroko lanaldia izanen da, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa.

Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.

2022rako onetsitako lan-egutegian soberako 28 ordu eta 40 minutu gelditzen dira. Ordu horiek urriaren 31n eta abenduaren 7an eta 9an hartuko dira, eta gainerako 6 ordu eta 40 minutuak Udaleko langileek nahierara hartuko dituzte.

Bosgarrena.–Udalaren beste arloek (Musika Eskolak eta 0-3 urteko Haur Eskolak) beren lan-egutegia izanen dute, horri buruz aplika daitekeen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Garinoaingo Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Garinoainen, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkateordea, Virginia Ruiz Pe (2021eko azaroaren 25eko 2021-0086 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetzea baliatuta).

Iragarkiaren kodea: L2200038