15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Hiri-jarduketarako Plan Berezia 1. poligonoko 76.
eta 77. lurzatietan. Behin betiko onespena

Udalak, 2022ko urtarrilaren 13an eginiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Etxalarko 1. poligonoko 76. eta 77. lurzatietan.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko abenduaren 2an.

Argitara ematen da hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Legegintzako Foru Dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Etxalarren, 2022ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2200591