15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Ordenantza, laborantzako herri-lurrak arautzen dituena. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2022ko urtarrilaren 3an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza bat, arautzen dituena Ziraukiko Udalaren laborantzako herri-lurrak.

Jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak eta oharrak. Jakitera ematen da ezen alegaziorik aurkezten ez bada ordenantza behin betiko onetsirik geldituko dela.

Ziraukin, 2022ko urtarrilaren 3an.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2200089